[dantzan] kukai emanaldiak

Alain/ Jon Maya ja.maya a bildua euskalnet.net
Iga, Urr 31, 11:49:34, CET 2004


Aupa guztiei:

Kukai Dantza KOnpainiak eta TAnttaka Teatroak hurrengo asteburuan '1937, gogoaren bidezidorretatik' ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte. Lehenengoa larunbatean izango da GAsteizko Alde Zaharrean (euskararen egunean) eta hurrengo egunean (azaroak 7) Bilboko Arriaga Antzokian eskainiko dute lan hau, hain justu, obra estreinatu zenetik bi urte betetzen diren egunetan. Arriagako saioa 20:00etan izango da, eta sarrerak dagoeneko salgai daude interneten (www.teatroarriaga.com), BBKko kutxatiletan eta baita antzokiko lehiatilan ere.

Azaroaren 13, berriz, ikuskizuna BArtzelonan aurkeztuko da

Beno ba, Ayo

Alain
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20041031/bd373dfd/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago