[dantzan] Malaty

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Ira 16, 14:14:16, CEST 2004


Gaur gauen AEB-tako, Aspen Santa Fe baletak eskainiko du emanaldia
Miarritzen, Maitaldian. Coloradako balet horretako zuzendaria Miarritz-ekoa
da, Jean-Philippe Malaty. Ama Uztaritzekoa du eta euskal dantzak ikasi omen
zituen harekin umetan.

Estatu Batuetako eta Europako dantzaren arteko desberditasunei buruz gauza
interesgarriak esaten ditu gaurko prentsan: "Estatu Batuetan dantzak ez du
helburu bera. Ikusleak dibertitzeko joaten dira dantza ikustera. Musika
komedien ildotik, ikusgarriak diren obrak ikusi nahi dituzte. Ez dute
baitezpada koreografo baten hausnarketa artistikoa ikusi nahi, sobera
konplikatua iruditzen baitzaie. Ikusiz ez dugula laguntza publikorik,
behartuak gara ikusleek gustukoak dituzten lanak azaltzera. Oso ezberdina
da, zuzendari gisa Ameriketako Estatu Batuetan egiten duten lana eta
Europakoa. Sorkuntzak oso mugatuak dira."


«AEBetan mota guztietako estiloak lantzen dituzte dantza talde batean»
Jean-Philippe MALATY, Aspen Santa Fe Balleteko zuzendaria
Gara, 2004/09/16.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2004-09-16_malaty

Coloradotik haize zuzena Maitaldira
Jean-Philippe Malaty zuzendari duen Aspen Santa Fe AEBetako konpainiak hiru
ikuskizun arrunt ezberdin eskainiko ditu gaur kasinoan
Berria, Nora Arberbide / Miarritze, 2004/09/16.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2004-09-16_color

Aspen Santa Fe Ballet : le rêve américain à portée de pas
Le chorégraphe Jean-Philippe Malaty, né à Biarritz, revient au Temps
d’aimer avec un Melting-Pot. Le Journal, Jacqueline Fardel, 2004/09/16.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2004-09-16_malat

Azken txanpan sartu da Maitaldia. English National Ballet izango da bihar
eta etzi. Ikus egitaraua:
http://www.dantzan.com/1094464927/index_html







Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago