[dantzan] G. Barandiaran bizitza eta lanak

Iratxe kanpamendu iratxearana a bildua hotmail.com
Ast, Ots 3, 18:56:08, CET 2005


  Oier: Barandiaranen Homenaldiari buruz galderatxo bat egitea gustatuko 
litzaidake bakarrik..., homenaldi horretan talderen bat dantzatu egingo 
duelakoan, suposatzen da edozeinek egin dezakeela edo EDBk erabakitzen du 
normalean zeinek, edo bizpairu talde izan daiztezke edo ze,....badakizu 
zeozer? , ze gai hauei buruz ez dakit nola izaten diren antolakuntzak 
etab...

Eskerrik asko

A portzierto!! Madrileko SS de Los Reyes-ekoak ,Iker Manceñidok esan bezala, 
Portugaleteko Elai-Alaikoak gara hara dantzatzera joango garenak ordu beteko 
emanaldia eskeiniz..."demassie de tiempo" nik uste baina tira, baietz esan 
behar ze bestela.....ez daude gaur egun gauzak ezetz esateko moduan....

>From: Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com>
>Reply-To: Dantzan zerrenda <dantzan a bildua postaria.com>
>To: Dantzan zerrenda <dantzan a bildua postaria.com>
>Subject: Re: [dantzan] G. Barandiaran bizitza eta lanak
>Date: Tue, 01 Feb 2005 10:52:45 +0100
>
>
>Bai, Mikelek esandakoa, ondoko helbidean, "BARANDIARÁN, Salvador / 
>BARANDIARÁN BALANZATEGUI, Gaizka de" sarrera bilatu eta bertan ikus 
>dezakezue Gaizka Barandiaranek dantzaren inguruan idatzitako lanen zerrenda 
>bat.
>
>http://www.dantzan.com/Bibliografia/B
>
>Gaizkari buruz zerbait idazteko eskatu dugunean, ez nintzen ni behintzat, 
>momentuz, lan luze batez ari, dozena bat lerro baizik, abstract bat, 
>zerrendakoontzat baliagarri izango dena. Aber Bidador, pelota zure 
>telaituan dago orain eta ea animatzen zaren...
>
>Portzierto, Mikelek aipatutako liburu horretan (Velez de Mendizabalek 
>idatzitakoan) eta baita Dantzariak aldizkarian Emilio X Dueñas-ek egindako 
>elkarrizketan Elgoibarko dantzari batekin ikasitako urrats bat aipatzen du 
>Gaizkak: grabilletia. / "Elgoibarko Antonio Azpiazu dantzari ona ere, eta 
>berarekin lehen aurreskua ikasi nuen, Iztuetarena ez bazen ere. Azpiazuk 
>delako «Grabiletia» egiten zuen, hanketako bernekin molinete edo oboak 
>idartsuki eta biribilka haizean, beste hankaren punttan zutik jarrita. 
>Aldaera gaitza eta neketsua. Nik, gutxiago ez izatearren, «Grabiletia» hori 
>egiten saiatu nintzen, bernetako minez bazen ere..."/
>
>Antonio Azpiazu hau gizon ezaguna izan zen Elgoibarren. Eta berezia. 
>Antonio Azpiazuk gerra aurrean Elgoibarren soka-dantzan 
>aurreskulari-atzeskulari jardun zuen eta futbolari bezala ere nabarmendu 
>zen  (Real Sociedadean jokatzera iritsi zen). Bitxiena heldutasunean iritsi 
>zen. Lagun batek semea ekarri zion behin: "erakutsiko al diozu txistua 
>jotzen gure semeari?". Antoniok ez zekien txistua jotzen, baina mutil hura 
>bere semearen laguna zen, eta ezetz esaten ere ez zuen jakingo, eta baietz 
>erantzun, eta horrela bi gazteak, bere semea eta lagunarena jarri zituen 
>txistua ikasten. Horretarako berak ere ikasi behar izan zuen, noski! 
>Antoniok zer moduz jotzen ikasi zuen ez dakit nik, baina berakin ikasitako 
>gazte hura Jose Inazio Sarasua izan zen, Elgoibarko txistularien gidaria 
>azken 30 urteetan, Haritz Dantzari Taldeko zuzendaria 15 urtez eta dantzari 
>batentzat egon daitekeen txistularirik onena. Orain ere begiak itxita 
>jarriko nintzateke ni haren doinura dantzan, txistua karakterrarekin jo eta 
>dantzaria laguntzen horrelako txistularirik ez baitut ezagutu nik.
>
>Ene ba, Barandiaranekin hasi eta non bukatu dudan!
>
>Hala ba, oier.
>
>
>MIKELARANBURU a bildua telefonica.net wrote:
>
>>Nik folklore dantzan Gaizkaren bizitzari buruz zerbait idazteko prest nago 
>>(dudarik gabe, nahiago dut Jose Miguel Bidador).
>>
>>G.B. ezagutzen ez duzuenei:  Duela zazpi urte Arrasateko Udalak liburu bat 
>>argitaratu zuen, Jose Mari Velez de Mendizábal idazleak egindakoa, "Gaizka 
>>de Barandiaran Bere bizitza eta lanak". Liburuan Jose Inazio Ansorena, 
>>Jose Antonio Quijera, Rafael Moneo, Mikel Aramburu eta Iñaki Mugerzaren 
>>testuak ikus ditzakezue. Eta bai liburuan bai gure Dantzan.com orrialdean 
>>bere bibliografía duzue.
>>
>>Mikel
>>
>>
>
>_______________________________________________
>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>dantzan-leave a bildua postaria.com





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago