[dantzan] OTEhITZARI BIRAKA

Alain/ Jon Maya ja.maya a bildua euskalnet.net
Al, Urt 3, 14:41:10, CET 2005


KAixo denak:

Urtea amaitu baino lehen aipagai izan genuen Kukai ikuskizun berria prestatzen ari zela. Dagoeneko lanak aurreratu samarrak daude eta hilabete honetako 27, 28, 29 eta 30ean izango dira aurkezpeneko emanaldiak Donostiako Antzoki Zaharrean.

Ikuskizunak OTEhITZARI BIRAKA izenburua izango du, eta lehen esan genuen bezala Jorge Oteizaren ingurukoa izango da. Ez da obra biografiko bat, Oteitzaren unibertsoaren eta lan poetikoaren azalpen bat baizik. Oteizaren obran murgildu ostean, Mireia Gabilondok Oteizak jorratutako hainbat gaien inguruan, bizitzaren aurrean hartutako jarreren inguruan eta emanadako iritzien artean aukeraketa bat egin du. Hala, hezkuntzari buruz, hizkuntzari buruz, aberriari buruz... esandakoak ageri dira, Itziar emaztea hil zenean idatzitakoak, izandako haserre aldiak eta bizi-pozak... Gai ugari aipatzen dira obran zehar.

Lantaldearen oinarria '1937' ikuskizunean jardundako bera da. Hau da, Kukai eta Tanttakaren arteko koprodukzioa da, Mireia Gabilondo da zuzendaria, Jon Maya koreografiaren arduraduna eta Kukaiko zazpi dantzariak (Jon eta Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte, Eneko Gil, Nerea Vesga eta Vanesa Castaņo) igoko dira oholtza gainera. 
Hala ere, proiektu honetan beste zenbait kide ere bildu dira. Hala, Claude Iruretagoyena arduratu da jantzietaz, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda eta Mikel Fernandezek egin dute musika, Xabier Lozanok argi diseinua... Kolaboratzaile ugari ere bildu dira proiektura: Jose Angel Irigarai, Mikel Laboa, Iņaki Salvador, Nestor Basterretxea, Pello Zabala, Xabier Lete, Jon 'Buhame'...

Ez dakit zer gehiago aipatu, norbaitek zeozerrekin jakinmina badu galdetu eta saiatuko gara erantzuten.

Bestela, estrenua hurbiltzean saiatuko gara informazio gehiago bidaltzen.

URTE BERRION denei

Ayo

Jon eta Alain



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20050103/7e48d9c5/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago