[dantzan] Galdakaoko Andra Marik 50 urte

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Urt 6, 19:50:57, CET 2005


Mende erdia bete eta ospatuko du 2005ean Galdakaoko Andra Mari dantza 
taldeak. Urte osoko ospakizun egitarau zabala prestatu dute. Denetarik 
izango da bertan, nazioarteko taldeak, euskal dantza taldeak, erritualak 
eta ikuskizunak, kulturaldiak eta erromeriak. Euskal erritualak eta 
Europako erdialdekoak konparatzeko aukera eskiniko dute, bai 
inauterietan, bai Maiatzeko erreginekin eta baita San Joan inguruko 
ospakizunekin ere. Bulgariako, Txekiako, Gironako, Hungariako, 
Portugaleko, Mexikoko eta Kroaziako dantza taldeak izango dira Galdakaon 
2005ean. Euskal Herrikoak ere bai: Argia dantza taldearen Pas de Basque 
ikuskizuna, Portugaleteko Elai-Alai, Tolosako Udaberri, Elgoibarko 
Haritz, Basurtoko Beti Jai Alai, eta Iruñeko Ortzadar. Eta Andra Mari 
bera urte osoan atsedenik hartu gabe: Errege egunean hasi eta Santa 
Ageda, Inauteriak, Maiatzeko erreginak, San Juan eguneko ospakizunak, 
erromeriak han eta hemen, taldearen jaialdiak, Euskaldunan emanaldia eta 
Boiseko Jaialdin parte hartzea...

Egitaraua beldurgarria da, Zorionak eta ea dena ondo dihoan.

Informazio gehiago:
http://www.dantzan.com/1105036790/index_html

Egitaraua osorik Andra Mari Dantza Taldearen webgunean:
http://www.andramaridantzataldea.com/

Gaurko Garan Jose Angel Sagaseta, Andra Mariko lehendakariari elkarrizketa:
«Intentamos atraer a la gente nuestra tradición»
José Angel Sagasti, Presidente de Andra Mari Eusko Dantzari Taldea
Gara, 2005/01/06.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2005-01-06_andra



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago