[dantzan] Inauteri goiztiarrak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Urt 6, 20:05:02, CET 2005



Aurten goiz datoz inauteriak, otsailaren 8an da inauterietako astertea, 
eta otsailaren 5ean inauterietako larunbata. Ondorioz ospakizunen 
pilaketa gerta daiteke hainbat tokitan, Santa Ageda, Kaldereroak eta 
Inauteriak denak aste buru berean pilatu daitezke eta. Baliteke toki 
batzuetan gauza batzuk aurreratzea hori saihesteko. Eguberrietatik atera 
eta gain-gainean ditugu inatueriak eta horrek prestaketa lanetarako 
tarte txikia uzten du.

Aurrekoan lagun batek esan zidan ezinezkoa dela hain goiz izatea 
inauteriak, inoiz ez dela hain goiz izan. Baina oker zegoen. Izan ere 
oraindik goizago ere toka daiteke. Adibidez, hiru urte barru, 2008an, 
dena batera tokatuko da. Hau da, inauteri larunbata otsailaren 2an 
izango da, kandelaria egunean! Dena batera beraz: Hartza zulotik atera, 
kaldereroak iritsi, Santa agedako koplak kantatu, inausi, mozorrotu, 
santa eske, oilasko biltze eta hamarreko biltze guztiak batera jaso, 
bazkaldu, afaldu eta edan, eta konturatu orduko garizuma da.

Inauterien kalkuloa nola egiten den jakiteko begiratu hemen:
http://www.dantzan.com/Edukiak/egutegiliturgikoa





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago