[dantzan] Iņaki Urrutia

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Lar, Urt 8, 11:41:03, CET 2005



Bizimodua dantzaren munduan eta atzerrian bideratzen ari den beste 
euskal dantzari baten berri dakar gaur Diario de Noticias de Navarrak. 
Iņaki Urrutia baztandarra da. Baztango Dantzariak taldean ziharduen, eta 
bere irakasleak, Mari Cruz Goņik esan omen zion "dantza estudiatu egin 
daiteke". Iruņea, Madril eta Londresen jardun du, eta orain Irlandako 
Balet Nazionalarekin dihardu, Intxaurhauskailua dantzatzen. Laster 
Montekarloko Balet-erako audizioa egingo du eta horixe da bere ametsa, 
balet famatu horretan jardutea.

http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2005-01-08_urrutia





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago