[dantzan] Kaldereroak eta emakumeak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Lar, Urt 8, 16:33:44, CET 2005



Inauterien datak direla eta bidalitako mezuan kaldereroak inauteriekin 
batera iritsiko direla aipatzen nuen, baina horrelakorik ez gertatzeko, 
Donostiako kaldereroak astebete aurreratu dituzte. Kandelaria (otsailak 
2) ondoko lehen larunbatean iritsi ohi dira kaldereroak Donostiara 
normalean, baina aurten kandelaria aurreko larunbatean izango da, 
urtarrilaren 29an.

Baina hori ez da aurtengo kaldereroek ekarriko duten nobedade nagusia. 
Alde zaharreko kaldereroen konpartsan emakumeek ere parte hartuko dutela 
da nobedade nagusia. Donostiako auzoetan ateratzen diren kaldereroen 
konpartsetan ohikoak dira emakumeak, baina alde zaharreko konpartsa 
nagusian ez, hor emakumeak zingara jantzita bakarrik atera dira orain 
arte, eta kaldereroen artean gizonezkoak soilik. Iaz emakumeen parte 
hartzearen aldeko kontzentrazioa eta pankartak egon ziren kaldereroetan, 
eta aurtengorako eztabaida eta negoziazio gogorrak egon dira. Azkenean 
honako hau gertatu da. Alde zaharreko kaldereroak bi taldetan banatu 
dira eta bakoitzak bere elkartea sortu du: "comparsa tradicional" eta 
"comparsa primitiva". Tradizional izenekoak emakumeak onartzen dituzte 
beren konpartsan eta primitiba izenekoek ez. Konpartsa tradizionalak 
(mixtoa) ordubete aurreratu du bere irteera (21.30etan aterako da) eta 
primitibak 22.30etan irteten jarraituko du.

El CAT logra un acuerdo de horarios con los caldereros de la Parte Vieja
La Comparsa Tradicional -con mujeres en los coros- saldrá a las 21.30 
horas del día 29 y la Primitiva una hora después, siguiendo el mismo 
recorrido. Itxaso cree que una vez más se demuestra el pluralismo 
donostiarra
Diario Vasco, Javier Meaurio / San Sebastián, 2005/01/08.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2005-01-08_kalder



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago