[dantzan] Jantziak

Juan antonio Aroma Lejarreta juananaroma a bildua hotmail.com
Ost, Urt 12, 18:34:56, CET 2005


Ane Albisuren artikulua irakurri ondoren, gogora etorri zait, joan den 
urteko Azaroan, Pola de Sieroko (Asturias) Lugones auzoan ikusitakoa.  
Bertako dantza eta etnografia taldeak, "Principado" izenekoak, Asturiasen 
XIX. mendean erabiltzen ziren jantzien taularatze bat egin zuen.

Laburki esanda hauxe izan zen bertan ikusi genuena: 24 pertsona irten ziren 
modelo lanak egitera, umeetatik hasi eta alargundutako atso zaharreraino. 
25.ak, aurkezleak, hasieran azaldu zuen moduan, modeloak "bilutsik" irten 
ziren, XIX. mendeko ikuspuntutik ikusita noski, hau da, alkandora hutsez 
jantzita. Alkandora ez zen kentzen eta lo egiteko ere berau erabiltzen 
zuten.  Bada, hasi alkandora hutsetik eta honi zegozkion azalpenetatik, eta 
zapata, kapela eta emakumeen bitxiak arte, ikuskizun pedagogiko eta txukunaz 
gozatu ahal izan genuen. Mende hartako ezberditasun sozialak  nola 
nabaritzen ziren koloreetan (gorriaren garrantzia), oihaletan (sedak), gona 
kopuruan (zenbat eta aberatsago, orduan eta gona gehiago), eta beste zenbait 
kontutan azaldu zuen aurkezleak. Bere azalpena detaile eta anekdota 
askorekin hornituz.

      Dantza talde euskaldun bateko kideok ikuleen artean geunden eta 
penagarria iruditu zitzaidan batzuek "tostoi" hura jasan ezin eta handik 
irten behar izatea. Erdaraz esan ohi den moduan, "asi nos luce el pelo".

Juan Antonio Aroma.

_________________________________________________________________
Un amor, una aventura, compañía para un viaje. Regístrate gratis en MSN Amor 
& Amistad. http://match.msn.es/match/mt.cfm?pg=channel&tcid=162349




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago