[dantzan] Jantziak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Al, Urt 17, 17:26:56, CET 2005


Juan Antonio Aromak kontatzen ditugu moduko emanaldi batzuk egin izan 
dira Euskal Herrian ere. Azkenengoz Kresalari ikusi nion horrelako bat, 
Donostian, Konstituzio plazan.

Niri interesgarri gertatzen zaizkit horrelakoak, baina uler dezaket aldi 
berean zenbait dantzariri aspergarri gertatzea. Izan ere, batzuk 
folklorea eta tradizioa oro har gustatzen zaielako daude euskal 
dantzaren munduan, baina beste batzuk dantza bera da maite dutena, eta 
dantza hutsarekin asetzen dira. Eta nik ez dut uste euskal dantzari 
zintzoa izateko XIX. mendeko jantzigintzan interesatuta egotea 
beharrezkoa denik. Beraz, dantza saio bat ikustera joan eta XIX. mendeko 
jantzien desfile bat eskaintzen badizute, ba gerta daiteke dantzari 
batzuk aspertzea. Nik ulertzen dut hori. Dantza taldeko arduraduneek 
ordea interesez jarraituko dute emanaldia, jantziak diseinatu, hautatut 
edo prestatu behar dituenarentzat interesgarri gertatuko direlako.

ondo segi, oier.



Juan antonio Aroma Lejarreta wrote:

>
> Ane Albisuren artikulua irakurri ondoren, gogora etorri zait, joan den 
> urteko Azaroan, Pola de Sieroko (Asturias) Lugones auzoan ikusitakoa.  
> Bertako dantza eta etnografia taldeak, "Principado" izenekoak, 
> Asturiasen XIX. mendean erabiltzen ziren jantzien taularatze bat egin 
> zuen.
>
> Laburki esanda hauxe izan zen bertan ikusi genuena: 24 pertsona irten 
> ziren modelo lanak egitera, umeetatik hasi eta alargundutako atso 
> zaharreraino. 25.ak, aurkezleak, hasieran azaldu zuen moduan, modeloak 
> "bilutsik" irten ziren, XIX. mendeko ikuspuntutik ikusita noski, hau 
> da, alkandora hutsez jantzita. Alkandora ez zen kentzen eta lo egiteko 
> ere berau erabiltzen zuten.  Bada, hasi alkandora hutsetik eta honi 
> zegozkion azalpenetatik, eta zapata, kapela eta emakumeen bitxiak 
> arte, ikuskizun pedagogiko eta txukunaz gozatu ahal izan genuen. Mende 
> hartako ezberditasun sozialak  nola nabaritzen ziren koloreetan 
> (gorriaren garrantzia), oihaletan (sedak), gona kopuruan (zenbat eta 
> aberatsago, orduan eta gona gehiago), eta beste zenbait kontutan 
> azaldu zuen aurkezleak. Bere azalpena detaile eta anekdota askorekin 
> hornituz.
>
>      Dantza talde euskaldun bateko kideok ikuleen artean geunden eta 
> penagarria iruditu zitzaidan batzuek "tostoi" hura jasan ezin eta 
> handik irten behar izatea. Erdaraz esan ohi den moduan, "asi nos luce 
> el pelo".
>
> Juan Antonio Aroma.
>
> _________________________________________________________________
> Un amor, una aventura, compañía para un viaje. Regístrate gratis en 
> MSN Amor & Amistad. 
> http://match.msn.es/match/mt.cfm?pg=channel&tcid=162349
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>dantzan-leave a bildua postaria.com
>  
>





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago