[dantzan] orain 100 urte bezala

Josu Garate Suinaga, Azurtza arkitetua a bildua dantzan.com
As, Urt 18, 11:07:39, CET 2005


Elkarrizketalariak "renovar o morir" eta tradizioa=transmisioa nahastu
dituela iruditzen zait, eta ez Kurrok berak bakarrik. Iztuetak jasotako
agurra eta gure forokide Mayak darabillena igual igualak gero!

Are gehiago, zenbat ahalegin eta proposamen "berriztaile" ikusi eta entzun
ahal izan dira gure dantzen inguruan azken urteotan? Klaro, galdera
litzateke zergatik batek, asmatu eta, izan duen halako arrakasta eta
zergatik besteak plazetako usain pobrea eta folklorismoa gainetik kendu
ezinda dabiltzan. Gure dantzek patxanga bat dirudite sarri, eta flamenkoak
zerbait serioa, lanaren eta izerdiaren fruitu. Flamenkoak beregan siņistu
izan du eta guk ez, eta gure ingurukoek are gutxiago.

Hara, Kurro bera ere, dantzetan jantzia edo esan dagigun, gure gizartearen
isla: beti berdina egiten dugu, nunbaiten fosilizatu ginen, museotarako,
bideoteka eta fonoteketarako gai bihurtu gara( eta museoak aspergarriak
dira). Azken finean ez gaude modan eta flamenkoa bai.




Aurretik esandakoa,Oier Araolaza
>
>
> Berria, 2005-01-15
> Chano Lobato kantari flamenkoari elkarrizketa. Kurro Velazquez-Gaztelu
> izeneko batek egiten ditu galderak.
>
> "- Zergatik uste duzu flamenkoa bilakatzen ari dela egun, eta beste
> hainbat herri espresio, sardanak, jotak edo euskal dantzak adibidez,
> orain 100 urte bezala dantzatzen eta interpretatzen direla?"
> *http://tinyurl.com/6cwat*
>
> Eta zergatik uste du kazetariak "sardanak, jotak edo euskal dantzak
> orain 100 urte bezala dantzatzen eta interpretatzen" direla?
>
> Euskal dantzariak zer gara, fosilak ala? Zerrenda honetako inork
> sinisten al du euskal dantzaren tradizioa hertsienetan ere ez dela
> bilakaerarik izan azken 100 urteoetan?
>
> oier.


Josu Garate Suinaga, Azurtza





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago