[dantzan] orain 100 urte bezala

patxi a bildua zenbatgara.org patxi a bildua zenbatgara.org
Ost, Urt 19, 09:16:13, CET 2005


Nik arazoa gehiago ikusten dut folklorearen konzepzioan. herri honetan
jende aunitzek, jakina, uste izan du folklorea argazki bat sepian dela,
beraz, aldaezina. Zorionez, hori aldatzen ari da  gero eta gehiago.Bertze
aldetik, folklore ezberdinak izanen lirateke tinteak moduan: osagaiak
(ohialak) berdinak dira leku guzietan, baina faktore ezberdinetatik herri
bakoitzak tintatzen ditu ohial hoiek modu ezberdinetan. Flamenkoak jakin
izan du aspaldiko partez kanpoko gauzak tintatzen haien erara ( musika,
dantza, estetika...). Guk, aldiz, babestu dugu gurea, agian gehiegi,eta
horretan azalpen bat aurkitu dezakegu gure egoera politikan.

Haize berriak, modu berriak. Uste dut beldurraren garai igaro dela eta
experimentazioaren eta koneksioaren garia heldu. Agian ikasiko dugu nola
tintatu bertze gauzak komeni zaigun moduan.


> Elkarrizketalariak "renovar o morir" eta tradizioa=transmisioa nahastu
> dituela iruditzen zait, eta ez Kurrok berak bakarrik. Iztuetak jasotako
> agurra eta gure forokide Mayak darabillena igual igualak gero!
>
> Are gehiago, zenbat ahalegin eta proposamen "berriztaile" ikusi eta entzun
> ahal izan dira gure dantzen inguruan azken urteotan? Klaro, galdera
> litzateke zergatik batek, asmatu eta, izan duen halako arrakasta eta
> zergatik besteak plazetako usain pobrea eta folklorismoa gainetik kendu
> ezinda dabiltzan. Gure dantzek patxanga bat dirudite sarri, eta flamenkoak
> zerbait serioa, lanaren eta izerdiaren fruitu. Flamenkoak beregan siņistu
> izan du eta guk ez, eta gure ingurukoek are gutxiago.
>
> Hara, Kurro bera ere, dantzetan jantzia edo esan dagigun, gure gizartearen
> isla: beti berdina egiten dugu, nunbaiten fosilizatu ginen, museotarako,
> bideoteka eta fonoteketarako gai bihurtu gara( eta museoak aspergarriak
> dira). Azken finean ez gaude modan eta flamenkoa bai.
>
>
>
>
> Aurretik esandakoa,Oier Araolaza
>>
>>
>> Berria, 2005-01-15
>> Chano Lobato kantari flamenkoari elkarrizketa. Kurro Velazquez-Gaztelu
>> izeneko batek egiten ditu galderak.
>>
>> "- Zergatik uste duzu flamenkoa bilakatzen ari dela egun, eta beste
>> hainbat herri espresio, sardanak, jotak edo euskal dantzak adibidez,
>> orain 100 urte bezala dantzatzen eta interpretatzen direla?"
>> *http://tinyurl.com/6cwat*
>>
>> Eta zergatik uste du kazetariak "sardanak, jotak edo euskal dantzak
>> orain 100 urte bezala dantzatzen eta interpretatzen" direla?
>>
>> Euskal dantzariak zer gara, fosilak ala? Zerrenda honetako inork
>> sinisten al du euskal dantzaren tradizioa hertsienetan ere ez dela
>> bilakaerarik izan azken 100 urteoetan?
>>
>> oier.
>
>
> Josu Garate Suinaga, Azurtza
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago