[dantzan] orain 100 urte bezala

Josu Garate Suinaga, Azurtza arkitetua a bildua dantzan.com
Ost, Urt 19, 10:38:42, CET 2005


Ez dakit guztiz ados natorren. Sepian genuen argazkia koloreztatzen ari
garela izan daiteke egia; hori zoriontzeko modukoa denik ordea, dudako
daukat. Arrazoia, ideiarik ere ez daukagulako gehienok sepia tonu horien
benetako koloreak zeintzuk ziren eta hortik sortu nahi izan dugun oro
funtsik gabea atera delako,  hego haizea bezain ariņa eta denboraren joan
etorria aguantatu ez duena. Hori da nere ustez ondo egindako transmisioaren
giltzarria eta zerbait sustraietatik sendo datorrenaren seinale. Flamenkoa,
ezjakintasunetik nabil, kate begi bat bestearen atzetik lotuaz joan da eta
baita bi edo hiru kate begi ere aurrekoari, zuk zenizkion tinte berriekin.
Horrek, lehenengo bere sorlekuan onartua eta mirestua izatera eraman du,
ondoren kanpoan ere txalotua izan zedin. Gure katea nonbaiten ete zitzaigun
susmoa dut, eta hortik aurrekoa bakoitzak ahal izan duen moduan jarraitu
duela. Gizartean batek bere funtzioa galdu ez duen bitartean (aitzitik,
sendotu egin du), gureak getoetan bukatu du, betetzen duen, bete beharko
lukeen funtzioaz geure buruari galdetu gabe. Tinte berrieri lekua uzteko
beraz nere ustez, tinte zaharrak berreskuratu beharko genituzke lehenengo.
Argazkirik egiten ez dakienak, fotoxoparekin jai dauka.




> Nik arazoa gehiago ikusten dut folklorearen konzepzioan. herri honetan
> jende aunitzek, jakina, uste izan du folklorea argazki bat sepian dela,
> beraz, aldaezina. Zorionez, hori aldatzen ari da  gero eta
> gehiago.Bertze aldetik, folklore ezberdinak izanen lirateke tinteak
> moduan: osagaiak (ohialak) berdinak dira leku guzietan, baina faktore
> ezberdinetatik herri bakoitzak tintatzen ditu ohial hoiek modu
> ezberdinetan. Flamenkoak jakin izan du aspaldiko partez kanpoko gauzak
> tintatzen haien erara ( musika, dantza, estetika...). Guk, aldiz,
> babestu dugu gurea, agian gehiegi,eta horretan azalpen bat aurkitu
> dezakegu gure egoera politikan.
>
> Haize berriak, modu berriak. Uste dut beldurraren garai igaro dela eta
> experimentazioaren eta koneksioaren garia heldu. Agian ikasiko dugu
> nola tintatu bertze gauzak komeni zaigun moduan.
>
>
>> Elkarrizketalariak "renovar o morir" eta tradizioa=transmisioa nahastu
>> dituela iruditzen zait, eta ez Kurrok berak bakarrik. Iztuetak
>> jasotako agurra eta gure forokide Mayak darabillena igual igualak
>> gero!
>>
>> Are gehiago, zenbat ahalegin eta proposamen "berriztaile" ikusi eta
>> entzun ahal izan dira gure dantzen inguruan azken urteotan? Klaro,
>> galdera litzateke zergatik batek, asmatu eta, izan duen halako
>> arrakasta eta zergatik besteak plazetako usain pobrea eta folklorismoa
>> gainetik kendu ezinda dabiltzan. Gure dantzek patxanga bat dirudite
>> sarri, eta flamenkoak zerbait serioa, lanaren eta izerdiaren fruitu.
>> Flamenkoak beregan siņistu izan du eta guk ez, eta gure ingurukoek are
>> gutxiago.
>>
>> Hara, Kurro bera ere, dantzetan jantzia edo esan dagigun, gure
>> gizartearen isla: beti berdina egiten dugu, nunbaiten fosilizatu
>> ginen, museotarako, bideoteka eta fonoteketarako gai bihurtu gara( eta
>> museoak aspergarriak dira). Azken finean ez gaude modan eta flamenkoa
>> bai.
>>
>>
>>
>>
>> Aurretik esandakoa,Oier Araolaza
>>>
>>>
>>> Berria, 2005-01-15
>>> Chano Lobato kantari flamenkoari elkarrizketa. Kurro
>>> Velazquez-Gaztelu izeneko batek egiten ditu galderak.
>>>
>>> "- Zergatik uste duzu flamenkoa bilakatzen ari dela egun, eta beste
>>> hainbat herri espresio, sardanak, jotak edo euskal dantzak adibidez,
>>> orain 100 urte bezala dantzatzen eta interpretatzen direla?"
>>> *http://tinyurl.com/6cwat*
>>>
>>> Eta zergatik uste du kazetariak "sardanak, jotak edo euskal dantzak
>>> orain 100 urte bezala dantzatzen eta interpretatzen" direla?
>>>
>>> Euskal dantzariak zer gara, fosilak ala? Zerrenda honetako inork
>>> sinisten al du euskal dantzaren tradizioa hertsienetan ere ez dela
>>> bilakaerarik izan azken 100 urteoetan?
>>>
>>> oier.
>>
>>
>> Josu Garate Suinaga, Azurtza
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> dantzan-leave a bildua postaria.com


Josu Garate Suinaga, Azurtza





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago