[dantzan] Surrandiak Durangon

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ost, Urt 19, 13:37:42, CET 2005


Bai, loturan klik eginda agertzen den testuan hauxe diote:

"Aurten beteko dira 5 urte Kriskitin dantza taldeak, ohitura hau 
berreskuratu zuela eta aurten ere otsailaren 5ean, /zapatu karnabalez/ 
irtengo da SURRANDIen konpartsa, gaur egun konpartsa zabala da eta nahi 
duten guztiek har dezakete parte. Arratsaldeko 18,00retatik 20,00ak 
arte, iraungo du kalejirak, ordu horretan jotzen baitziren 
“/Aremaittekuak/”, euren karetak kentzeko ordua."

"Sasoi hartan txistulariak /Zortziko de Carnaval/ joten zuen. Gaur egun 
txistulariek, egun horretarako Jesus Egiguren, Ander Erzilla eta Ane 
Belaustegik, aurreko urteetan sortutako biribilketa, zortziko, habanera, 
polka, etab. joko dituzte."

"Konpartsa honetatik aparte, Artzaren konpartsa ere irteten zen 
Durangon, beste herri askotan lez, hau ere egun berean."

http://www.dantzan.com/Edukiak/surrandiak



Fernando Rojo wrote:

>gaur egun zeoze ospatzen al dute? zer? nola?...
>
>fer
>
>
>----- Original Message -----
>From: "Oier Araolaza" <oier a bildua dantzan.com>
>To: "Dantzan zerrenda" <dantzan a bildua postaria.com>
>Sent: Wednesday, January 19, 2005 10:42 AM
>Subject: [dantzan] Surrandiak Durangon
>
>
>  
>
>>Durangoko Kriskitin Dantza taldetik Durangoko Aratosteetako Surrandiei
>>buruzko testu bat prestatu dute. Tradizio horren nondik norakoak, datu
>>historikoak eta gaur egun egiten dena azaltzen dira bertan.
>>
>>"Gerra zibil aurrean, Durangoko Aratosteetan pertsonaia ezagun eta era
>>berean beldurgarri bat zegoen, Surrandia zan. Alkandora zuria, praka
>>urdinak, arranak dindilizka eta txaleko bat eskuan jendea astintzeko.
>>Oinetan abarkak, eta aurpegia kareta batekin estalirik eramaten zuten,
>>karetak sudur handi bat zeukan, hortik euren izena; SURRANDIAK".
>>http://www.dantzan.com/Edukiak/surrandiak
>>
>>
>>    
>>




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago