[dantzan] orain 100 urte bezala

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Urt 20, 10:05:27, CET 2005



Tradizioa eta berrikuntzaren inguruan trukatu ditugun iritzien berri 
jaso dut nire blogean eta bestelako ikuspuntua duen batek utzi du bere 
iritzia. Besteak beste hauxe dio:

"Zenbat jende dago euskal dantzetan zerbait berritzailea ekar 
dezakeenik? Gutxi, ezta? beraz oso zail jotzen dut sustraituko den 
berrikuntzarik sartzea. Zenbat jendek egiten ditu egunero "ekarpenak" 
(zuzenak eta okerrak) euskarara edo sukaldaritzara? askok, ezta? Orduan 
hori bai: hori bada bizirik dagoen zerbait, egunero berritzen dena. 
Baina errespetu osoarekin, eta esan bezala, kontu honetan aditu izatetik 
oso hurrun: naftalina usaia eta batalla internotan galdutako mundu bat 
bakarrik ikusten dut euskal dantza "tradizionaletan".

http://www.eibar.org/blogak/oier/32




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago