[dantzan] orain 100 urte bezala

Josu Garate Suinaga, Azurtza arkitetua a bildua dantzan.com
Ast, Urt 20, 11:47:26, CET 2005


Nik esango nuke, batalla internoak baino, bakoitzak gerra bere kontura egin
izan duela, ondokoak egiten zuenaz arduratu barik. Zer daukat ba nik
ikasteko horrengandik!!!!??? Hemen denok dena dakigu eta hori arazo da.
Sukaldariak interesa eta jakinmina ADIERAZTEN du besteen ekarpenez, eta
euskarak berriz gizartean bertan natural barneratua eta bizirik dagoen
diskusioa darabil. Arrazoi du, ekarpenak, zuzenak ala okerrak izan, egiten
direla dioenean bai baten eta bai bestean ere, baina garrantzitsuagoak
horien gainera sortzen diren kritika eta diskusioak iruditzen zaizkit.
Hauxe da benetako ekarpena, guk lortzen ez duguna. Inor xaxatzeko gai ez
gara, ezta geure buruak ere, eta ez dago beraz haratago joateko benetako
beharrik. Eta guk dirua eskatu eta eskatu... trajeak egiteko!


Aurretik esandakoa,Oier Araolaza
>
>
> Tradizioa eta berrikuntzaren inguruan trukatu ditugun iritzien berri
> jaso dut nire blogean eta bestelako ikuspuntua duen batek utzi du bere
> iritzia. Besteak beste hauxe dio:
>
> "Zenbat jende dago euskal dantzetan zerbait berritzailea ekar
> dezakeenik? Gutxi, ezta? beraz oso zail jotzen dut sustraituko den
> berrikuntzarik sartzea. Zenbat jendek egiten ditu egunero "ekarpenak"
> (zuzenak eta okerrak) euskarara edo sukaldaritzara? askok, ezta? Orduan
>  hori bai: hori bada bizirik dagoen zerbait, egunero berritzen dena.
> Baina errespetu osoarekin, eta esan bezala, kontu honetan aditu
> izatetik  oso hurrun: naftalina usaia eta batalla internotan galdutako
> mundu bat  bakarrik ikusten dut euskal dantza "tradizionaletan".
>
> http://www.eibar.org/blogak/oier/32


Josu Garate Suinaga, Azurtza





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago