[dantzan] orain 100 urte bezala

patxi a bildua zenbatgara.org patxi a bildua zenbatgara.org
Or, Urt 21, 09:50:49, CET 2005


Nere ustez,ezin dira konparatu euskara eta sukaldaritza munduak dantzaren
arloarekin. bakarrik ikusi behar da zenbat erabiltzen diren euskara eta
sukaldaritza, zer medioetan, eta zein baldintzatan. Dantza tradizionalak,
berriz galdu du, ein haundi batean, bere espazio naturala eta batzuk
saiatzen dira (gara) horrelako espazio bat berreskura dezan.

Importanteena ez da beti berrikuntzak izatea. Bixtan da, zerbaitek ez badu
emaitzik ematen, aldatu behar da. Agian hau da gure kasua. Gauza bat da
eszenatokien gainean egiten diren ikuskizunak, eta hoiek, jakina
(merkatuaren legea) gauza berriak eskeini behar dute, eta bertze gauza bat
plazetan edo dantzarako sortu daitezken eremu berrietan egin edo eginen
diren dantzak. Kasu horretan, agian naftalina gainetik kentu bertzerik ez
dago, eta ez da horren zaila. Ozioa saritzen duen gizarte batean dantza
izan beharko luke bere espazio naturala. Atzo entzun nuen Euskadi Irratia
"danzas del Mundo" ikastaro bat antolatzen zuen dantza maisu bat. Ongi
deritzot, baina dantza hoiek onarpena ederra baldinbadute gizartean, zer
egiten ari gara gaizki? agian preziski gure dantzen garapen esparruan
gizartearekin ez kontatzea?

Patxi Laborda

> Nik esango nuke, batalla internoak baino, bakoitzak gerra bere kontura
> egin
> izan duela, ondokoak egiten zuenaz arduratu barik. Zer daukat ba nik
> ikasteko horrengandik!!!!??? Hemen denok dena dakigu eta hori arazo da.
> Sukaldariak interesa eta jakinmina ADIERAZTEN du besteen ekarpenez, eta
> euskarak berriz gizartean bertan natural barneratua eta bizirik dagoen
> diskusioa darabil. Arrazoi du, ekarpenak, zuzenak ala okerrak izan, egiten
> direla dioenean bai baten eta bai bestean ere, baina garrantzitsuagoak
> horien gainera sortzen diren kritika eta diskusioak iruditzen zaizkit.
> Hauxe da benetako ekarpena, guk lortzen ez duguna. Inor xaxatzeko gai ez
> gara, ezta geure buruak ere, eta ez dago beraz haratago joateko benetako
> beharrik. Eta guk dirua eskatu eta eskatu... trajeak egiteko!
>
>
> Aurretik esandakoa,Oier Araolaza
>>
>>
>> Tradizioa eta berrikuntzaren inguruan trukatu ditugun iritzien berri
>> jaso dut nire blogean eta bestelako ikuspuntua duen batek utzi du bere
>> iritzia. Besteak beste hauxe dio:
>>
Neretzako

>> "Zenbat jende dago euskal dantzetan zerbait berritzailea ekar
>> dezakeenik? Gutxi, ezta? beraz oso zail jotzen dut sustraituko den
>> berrikuntzarik sartzea. Zenbat jendek egiten ditu egunero "ekarpenak"
>> (zuzenak eta okerrak) euskarara edo sukaldaritzara? askok, ezta? Orduan
>>  hori bai: hori bada bizirik dagoen zerbait, egunero berritzen dena.
>> Baina errespetu osoarekin, eta esan bezala, kontu honetan aditu
>> izatetik  oso hurrun: naftalina usaia eta batalla internotan galdutako
>> mundu bat  bakarrik ikusten dut euskal dantza "tradizionaletan".
>>
>> http://www.eibar.org/blogak/oier/32
>
>
> Josu Garate Suinaga, Azurtza
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago