[dantzan] Altzürüküko maskaradak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Urt 21, 11:40:53, CET 2005



Altzürüküko gazteek eskainiko dituzte maskaradei buruz artikulua idatzi 
dut Allande Sokarros-ek gaurko Berrian. Maskarada gaztea jarri du 
izenburua, izan ere haur eta gazte askok parte hartuko omen dute bertan. 
Hau gero eta normalagoa bihurtzen ari da, izan ere orain bi urte 
kaleratu zen Gamere-Zihigako maskaradan gazte eta ume askok parte 
hartzen zuen. Oraingoan 6 eta 8 urte bitarteko 15 umek parte hartuko 
dute Altzürüküko maskaradetan.

Umeei aukera hori eskainiz maskaradetarako zaletasuna haziko zaiela 
espero du Berriako kazetariak. Hegoaldean ondo ezagutzen dugu zer 
gertatu den umeak zaletu nahi horrekin, umeak dantzetan sartu eta 
gazteek folklorea umeen gauzekin lotzean ihesi joan direla, ondorioz 
folklorearen infantilizazioa oraindik gehiago areagotuz. Ikusiko dugu 
zer gertatzen den zuberoan.

Artikuluan esaten den beste gauzetako bat da 10 dantzari aitzindariak 
neskak direla. Gabonen bueltan ETBn Dominika eta Niko Etxart, eta Robert 
Larrandabururen diskoaren inguruan "Xuberoko sutondoan" izeneko saioa 
eskaini zuten, afalosteko kantaldiaren itxuran. Tarte batean mahaian 
zegoen gazte kuadrilla bat altxatu eta dantzan jardun zuten, bai bikain 
dantzatu ere. Pentsatzekoa da Altzürükükoak izango zirela, Etxartarrak 
eta mahaian zeuden beste kantariak Altzürükükoak baitziren. Dantzari 
onak ziren, neska-mutilak. Mutil haiek behintzat badakigu ez direla 
maskaradetan arituko, neskak ikusi beharko. Ea gutxienez haien maila duten.

Dantzarien irakasleak Jean-Paul Aranburu, Silvia Etxebarne, Mixel 
Etxebarne eta Pierre Jaragoien izan direla dio Allande Sokarros-ek, eta 
Kabana handia, pitxu eta xorrotxak euskaldunak izateko ahalegina egin 
dutela. Cannelle hartza ere maskaradetatik hurbil izango omen da.

Maskarada gaztea
Altzürüküko bizilagunek prestatu dute aurtengo maskarada; haur eta gazte 
asko daude tartean
Berria, Allande Sokarros / Altzürükü, 2005/01/21.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2005-01-21_altzuku




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago