[dantzan] orain 100 urte bezala

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Urt 21, 12:45:50, CET 2005



Ba nik uste dut interesgarria dela konparatzea, horrek lagunduko baitigu tradizioa eta berrikuntzaren arteko tentsioak beste alor batzuetan nola funtzionatzen duten ikusten. Tradizioaren inguruko mekanismoek antzeko ezaugarriak izaten dituzte alor gehienetan, beraz niretzat interesgarria da beste alor batzuetan zer gertatzen ari den ikustea gurea bera hobeto ulertzeko. Hain zuzen ere, zuk zeuk euskara, sukaldaritza eta dantzaren erabilera mailak konparatu dituzu, eta ondorioztatu duzu dantzak galdua duela bere espazioa hein handi batean. Beraz, konparaketa horretatik identifikatu dugu dantzak bere bilakera normalerako faltan duen ezaugarrietako bat. Hori konparaketatik etorri da, konparaketak gure gabeziak eta hutsuneak identifikatzen laguntzen baitigu.

Egia da sukaldari eta euskaldun kopurua askoz handiagoa dela dantzari kopuruarekin konparatuta. Baina dantzari kopurua ez da hutsaren parekoa, milaka batzuk konta daitezke, eta beraz, badu nire ustez sortzaileak emateko masa kritiko minimo bat.

Nire ustez edozein erabiltzaile, euskaldun, sukaldari eta dantzari, nahi ta nahi ez, jardunaren jardunaz ari da sortzen eta ekarpenak egiten. Kontua da balioko, sustraiko eta intereseko ekarpenak egiten dituenak gutxiengo bat direla alor guztietan ere, eta noski, erabiltzaile kopurua txikiagoa bada, sortzaile kopurua are txikiagoa. 

Baina dantzaren kasuan badago beste ezaugarri bat, ekarpenen kalitatea kaskarrago izatea egiten duena. Eta hori ez da dantzari kopurua nire ustez. Dantzari kopurua ekarpen interesgarriak egiteko nahikoa izan liteke. Ez dut uste dantzari baino bertsolari gehiago dagoenik, baina bertsolaritzan egiten dira ekarpen interesgarriak. Ez, niretzat gakoa
dantzarion formazio eskasean dago. Dantzarion formazioa dantzaren munduan eta tradizioan penagarria da, eta horrek baldintzatzen du ekarpenen pobretasuna.

Naftalinari buruz, nik uste dut horixe dela dugun arazo latzenetako bat, baina paradoxa zera da, dantzari ezinezkoa zaiola fosilduta geratzea, nahi ta nahi ez, aldatzen baitioa. Dantza tradizionalaren alorrean "ez aldatzeko" borondate bat dago eta hainbat talde saiatzen dira irudi estatiko hori eskaintzen, eta bai taldeak eta bai ikusleak dantzak ez direla aldatzen sinestera irits daitezke. Baina hori ilusio faltsua da. Dantza etengabe ari da aldatzen eta beraz, kanporatzen den naftalina usaina gezurrezkoa da, etengabe aldatzen ari baita dantza tradizionala. Kontua da saihestu ezinezkoa den etengabeko aldaketa prozesu horretaz konsziente izatea, eta beraz, konszienteki egiten ditugun aldaketetan bete-betean asmatzea.

Eszenatoki gaineko eta plazetako dantzei buruz, uste dut bien arteko lotura oso handia dela. Eszenatokia esperimentuetarako probaleku ausartagoa izango da ziur aski, eta plaza berriz aldaketetarako zurrunagoa, baina elkar eragiten diote, eta bi norabidetako fluxua gertatzen delakoan nago.

oier.



patxi a bildua zenbatgara.org wrote:

>Nere ustez,ezin dira konparatu euskara eta sukaldaritza munduak dantzaren
>arloarekin. bakarrik ikusi behar da zenbat erabiltzen diren euskara eta
>sukaldaritza, zer medioetan, eta zein baldintzatan. Dantza tradizionalak,
>berriz galdu du, ein haundi batean, bere espazio naturala eta batzuk
>saiatzen dira (gara) horrelako espazio bat berreskura dezan.
>
>Importanteena ez da beti berrikuntzak izatea. Bixtan da, zerbaitek ez badu
>emaitzik ematen, aldatu behar da. Agian hau da gure kasua. Gauza bat da
>eszenatokien gainean egiten diren ikuskizunak, eta hoiek, jakina
>(merkatuaren legea) gauza berriak eskeini behar dute, eta bertze gauza bat
>plazetan edo dantzarako sortu daitezken eremu berrietan egin edo eginen
>diren dantzak. Kasu horretan, agian naftalina gainetik kentu bertzerik ez
>dago, eta ez da horren zaila. Ozioa saritzen duen gizarte batean dantza
>izan beharko luke bere espazio naturala. Atzo entzun nuen Euskadi Irratia
>"danzas del Mundo" ikastaro bat antolatzen zuen dantza maisu bat. Ongi
>deritzot, baina dantza hoiek onarpena ederra baldinbadute gizartean, zer
>egiten ari gara gaizki? agian preziski gure dantzen garapen esparruan
>gizartearekin ez kontatzea?
>
>Patxi Laborda
>
>  
>
>>Nik esango nuke, batalla internoak baino, bakoitzak gerra bere kontura
>>egin
>>izan duela, ondokoak egiten zuenaz arduratu barik. Zer daukat ba nik
>>ikasteko horrengandik!!!!??? Hemen denok dena dakigu eta hori arazo da.
>>Sukaldariak interesa eta jakinmina ADIERAZTEN du besteen ekarpenez, eta
>>euskarak berriz gizartean bertan natural barneratua eta bizirik dagoen
>>diskusioa darabil. Arrazoi du, ekarpenak, zuzenak ala okerrak izan, egiten
>>direla dioenean bai baten eta bai bestean ere, baina garrantzitsuagoak
>>horien gainera sortzen diren kritika eta diskusioak iruditzen zaizkit.
>>Hauxe da benetako ekarpena, guk lortzen ez duguna. Inor xaxatzeko gai ez
>>gara, ezta geure buruak ere, eta ez dago beraz haratago joateko benetako
>>beharrik. Eta guk dirua eskatu eta eskatu... trajeak egiteko!
>>
>>
>>Aurretik esandakoa,Oier Araolaza
>>    
>>
>>>Tradizioa eta berrikuntzaren inguruan trukatu ditugun iritzien berri
>>>jaso dut nire blogean eta bestelako ikuspuntua duen batek utzi du bere
>>>iritzia. Besteak beste hauxe dio:
>>>
>>>      
>>>
>Neretzako
>
>  
>
>>>"Zenbat jende dago euskal dantzetan zerbait berritzailea ekar
>>>dezakeenik? Gutxi, ezta? beraz oso zail jotzen dut sustraituko den
>>>berrikuntzarik sartzea. Zenbat jendek egiten ditu egunero "ekarpenak"
>>>(zuzenak eta okerrak) euskarara edo sukaldaritzara? askok, ezta? Orduan
>>> hori bai: hori bada bizirik dagoen zerbait, egunero berritzen dena.
>>>Baina errespetu osoarekin, eta esan bezala, kontu honetan aditu
>>>izatetik  oso hurrun: naftalina usaia eta batalla internotan galdutako
>>>mundu bat  bakarrik ikusten dut euskal dantza "tradizionaletan".
>>>
>>>http://www.eibar.org/blogak/oier/32
>>>      
>>>
>>Josu Garate Suinaga, Azurtza
>>
>>
>>_______________________________________________
>>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>dantzan-leave a bildua postaria.com
>>
>>    
>>
>
>  
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>dantzan-leave a bildua postaria.com
>  
>





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago