[dantzan] orain 100 urte bezala

Josu Garate arkitetua a bildua dantzan.com
Iga, Urt 23, 23:36:57, CET 2005


 	Jarraitu dezagun ba orain egun batzuk bezala hariari tiraka!
	Patxiren azkenengoeri erantzunez hiru lau berba eszenatoki-plazaren
gainean.
. Gauza bat da
>> eszenatokien gainean egiten diren ikuskizunak, eta hoiek, jakina
>> (merkatuaren legea) gauza berriak eskeini behar dute, eta bertze
>> gauza bat
>> plazetan edo dantzarako sortu daitezken eremu berrietan egin edo eginen
>> diren dantzak

>"Baina kontutan izan behar dugu helburu ezberdinak direla eszenatokiaren
>dantzenak eta ploazetako dantzenak: lehenengo kasuan esperimentatu
>daiteke gehiago, jakina, helburua estetikoa delako batez ere(...)Plazan,
berriz, helburua izan behar da
>jendea dantzara erakartzea"

Oierrek:
 > Eszenatoki gaineko eta plazetako dantzei buruz, uste dut bien arteko
> lotura oso handia dela. Eszenatokia esperimentuetarako probaleku
> ausartagoa izango da ziur aski, eta plaza berriz aldaketetarako
> zurrunagoa, baina elkar eragiten diote, eta bi norabidetako fluxua
> gertatzen delakoan nago.


	Nik ulertzen dudan moduan behintzat dantzaren helburua bakarra da, beste
edozein arte-espresio motak duen pareko; hunkitzea, sentimendurik sortzea,
gozamena, nik uste, gure kasuan. Bai plazan, elizan, eszenatokian edota
etxeko sukaldean. Argi dago noski ohitura jakin batzuen barruan kokatzen
dugunean honi beste zerbait gehiago gehitzen diogula, baina nik ez nuke
behintzat estetika eta dantzara erakartzea bezalako muga nabaririk inoiz
jarriko. Dantzariona berriz, norbanakoa eta talde jakin baten kasuan, lekuan
lekukoak esango du eta behar eta egoera puntualak agian. Hemen bai kabitzen
da beste bilaketarik. Baina noan dantzara. Helburua bakarra; bideak nahi
beste, beti ere argi daukagunean non sortzen den bide hori eta, ez legoke
gaizki ere, noraino iritsi nahi dugun aurreikusiz (nahiz eta helmuga jakinik
gabe bidean jartzea ere polita eta erakargarria den!). Bideak lekuaren eta
denboraren egokitasunean beraz, eta ondorengoak berez etorri beharko luke.
Patxik dioen moduan, ados, zailtasunak alde batera utzi behar ditugula
plazetan dantzarako, foro honetan sarri iritzi izan den legez; bidea oker
egin dugu beraz plazetan azkeneko urteetan, eta ez dugu jakin lekua bere
onean mantentzen. Geuk gozatu nahian, gehiengoaren aukera berbera ezeztatu
dugu. Bestalde, errepikatu nahiaz, gizarte dantzari eta dantzazaleak bere
egin dituenak ontzat hartu beharko ditugu.
Dantza ritualetan berriz, lekuan lekukoak arazo gehiago edo gutxiagorekin
mantendu du berea, eta dantza taldeek egindako inportazioetan etorri dira
bide horien mutazio eta desitxuraketak. Orohar prozesu normala dela
begitandu arren (Patxik berak, eskutartean darabilen lanetik gehiago
argituko luke agian hau), kilometro gutxiko eremuan gertatu den fenomenoa da
gurea, forma behartu xamarrean seguruenik, eta horrek autoktono eta genuinoa
erreibindikatzera ekarri ditu dantzak-dantza taldeak.
Eta hemendik tranpaldo gainera salto egin genuen, eta azkenik argiz jositako
eszenatokira, Revival saiakera eta XXI. mendean leku berria topatzearen
arteko hartu eman (borroka batzutan) desegoki batera. Gure dantzen
eszenatoki naturalak izan direnak teloiaren atzera eraman beharrak eta
nahiak lehenego aldaketak ekarri zizkion dantza egiteko modu eta edukiari
eta honen atzetik paradoxikoki, hemendik plazetara jeitsi da, Oierrek zioen
bi norabidetako fluxua gertatuaz. Denok helburu bakarraren bueltan,
bilakaera normaltzat jo dezakegu. Ondorioak, ordea, jakinekoa (bi paragrafo
goragokoa), Australian sartutako konejuek egin zutena modukoa: bertakoa
(plazakoa) baztertu etorri berria (akademiakoa) nagusitzeko. Bien bitartean,
Oierrek berriz ere: "kontua da saihestu ezinezkoa den etengabeko aldaketa
prozesu horretaz konsziente izatea, eta beraz, konszienteki egiten ditugun
aldaketetan bete-betean asmatzea". Aldaketak behartu genituen eta haiekin
sortu berritasun orok dakartzan dudak, beldurrak eta lotsak gutxi, baina
batez ere, joan ziren moduan etorritako eta noraezeko bideak.

	Azken honi lotua  Patxik:
Baina merkatuak saritu edo gaitzeztu behar du
sortzailearen lana. tamalez, gaur egun ez dago bertze irtenbiderik

	Goian esandako helburu bat lortzeko bideen baliagarritasunaz berriz zera:
"Merkatuak" saritu edo gaitzesten du sortzailearen lana, baina, hemen ere,
ez dut inondik ere siņistu nahi gaur egun beste irtenbiderik ez dagoenik.
Eze, zineman, literaturan, arte grafikoan, plastikoan, ... asko izango dira
merkatu horrek txalotuak eta hurrengo egunean dudatan jarriak eta
kritikatuak. Hartutako bideari kritika. Eta honek pisurik izan dezan ganoraz
arrazoitutakoa beharko du izan. Beraz, non dira gure adituak, kritikatuko
gaituztenak? Azken aldian gaitzespenak baino sariak eta goraipamenak geihago
izan direla iruditzen zait. Eskeintza eskasiak hasieran eta erreferentzi
ezak beti, kriteriorik gabeko merkatuan jarri gaitu, gehienez ere azaleko
iritziak irakurri eta entzutera. Bertsolaritza berriz aterako dut mahai
gainera: azkenengo txapelketa nagusian, aluzinatua utzi ninduten (positiboki
noski) irrati bidez entzuten nituen saioen gaineko komentario eta
puntualizazioek. Eta helburua? Nahiz eta honek proposamen guztiak
justifikatu ez, nik neureari, hasierakoari eusten diot.

	Eta oraindik duela 100 urte bezala dantzatzen segitzen dugu?!

 Josu Garate Suinaga, Azurtza




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago