[dantzan] Bertze dantzekin loturak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Al, Urt 24, 09:21:17, CET 2005



Kaixo Patxi, gai polita, bai.

Orain urte batzuk, Austriako folklore jaialdi batean, Noruegako jubilatu 
talde bat ari ginen dantzan ikusten, eta halako batean doinu ezagun bat 
jotzen hasi ziren. Oriako sorgin-dantzaren doinuetako bat zen, hain 
juxtu bikoteak elkarrekin jolasteko baliatzen duten doinuetako bat. 
Dantzan ari ziren noruegoak bikoteka zeuden, eta sorgin-dantzan egiten 
diren hurbilketa eta irri mugimendu antzekoak egin zituzten. Emanaldi 
bukaeran haiekin jardun genuen hizketan, eta beraien inguruan doinu 
nahiko hedatua zela jakinarazi ziguten.

Etxera bueltan lehenengo gauza Oriako sorgin-dantzaren liburua hartzea 
izan zen, eta Urbeltzen hitzaurrean horri buruzko informazio dexente 
aurkitu nuen. Maskaradetako kherestuen jokoan dantzatzen den doinu bera 
dela, eta Frantzian Fricassee izenarekin hainbat tokitan dantzatzen 
dela: Provenza, Berri, Limousin.. eta Suedia eta Noruegan Swedish Polka 
izenarekin ezagutzen dela, eta Eskozian, eta Flandesen, eta Kataluinian, 
eta Valentzian, eta abar, eta abar.... Ikerfolk-ek argitaratu zuen 
"Euskal Herriko Foklorea" diska sortan, Beterri-ri dagokionean, 
sorgin-dantzaren doinuak eta Urbeltzen azalpenak jasota daude, eta hor 
oraindik datu gehiago ematen ditu doinu horren hedapenari buruz.

ondo segi, oier.

Patxi Laborda wrote:

> Artikulu batendako euskalherriko dantzak eta bertze eskualde 
> batzuetako dantzen arteko harremanak biltzen ari naiz.Batzuk, iada, 
> jaso ditut: Polkak, mazurkak, kontraiantzak (eta, jakina, haien alter 
> ego Austria eta Hungrian). "El cascanueces", Tchaikovskyna, Gipuzkoako 
> uztai dantzaren jokua eta erdi aroko meldiak gaztelan, Zazpi Jautzi 
> eta bere bertsioa danimarkan, Matelota edo "pescadoras" eta jatorrizko 
> bertsioa Irlandan, nafarroako paloteauak eta martxa militarrak XVIII. 
> mendean, eta abar.. Eskatu nahi nizuen ea ezagutzen dituzuen adibide 
> gehiago. Mila esker zuen laguntzagatik.
>
> Patxi Laborda
>





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago