[dantzan] orain 100 urte bezala

patxi a bildua zenbatgara.org patxi a bildua zenbatgara.org
As, Urt 25, 13:23:21, CET 2005


Erabat ados. bertzerik gabe.>


> Dantza tradizionalen helburua zein den zehazten hastea lan nekeza eta
> antzu samarra iruditzen zait niri. Helburua bakoitzak une bakoitzean
> jartzen duena izango da, estetikoa, sentimenduak adieraztea, gizarte
> harremanak bultzatzea... baina norberak helburu bat izateak ez du esan
> nahi gero benetan funtzio hori beteko duenik. Eta funtzioak ere
> askotarikoak dira. Aipatutako helburuez gain, dantza tradizionalak
> identitate kolektiboak sortu eta hedatzeko balio dezake, ideia
> politikoak sinbolikoki adierazteko, belaunaldien arteko transmisioa
> gauzatuz talde eta oinerdekotza sentipena sendotzeko, belaunaldi gazteak
> gizarte helduan txertatzeko,.. Eta funtzio horiek berdin eman daitezke
> plazetako dantzetan zein ikuskizunetan.
>
> Patxik:
>  > espektakuluetan helburu artistikoak eta plazetan gizarte-helburuak
> edo helburu sozialak.
>
> Niretzat artistikoa ez da helburua, tresna baizik. Ikuskizunetan,
> lengoaia artikulatzeko erabiltzen dugun tresnetan balio artistikoek pisu
> handia dute, eta batzuetan estetika beraren bilaketak helburua dela
> pentsaraz dakiguke. Baina, helburua plazer estetiko hutsa denean ere,
> hori gauzatzeko erabiltzen diren zuntzak tradizionalak badira (eta ez
> badira ere) funtzioa plazer estetikotik haratago joango da, eta
> bestelako hainbat funtzio beteko ditu.
>
> Bestalde, nire ustez, bi esparru horiek talde mota berarekin bultzatu
> nahi izanak ez du onura handirik ekarri. Dantza taldeak oro har
> ikuskizuna (oholtzan, antzokian edo plazan, baina ikuskizuna eta errito
> dantzak ere ikuskizun dira nire ustez) emateko sortu izan dira, eta
> halako batean plazetan jendeak dantza egiteari utzi diola ikusita ardura
> hori ere bere gain hartu dute. Eta bi lanak oso desberdinak dira. Dantza
> taldeak bi esparruak bete nahi izan ditugu, baina kontraesanak behin eta
> berriz azaleratu dira.
>
> Orain urte batzutatik hona hasi dira sortzen plazako dantzak sustatzeko
> animatzaile espezializatuak. Nire ustez egokiagoa da bide hori. Dantza
> taldeok hobe beharrez mesede baino kalte egin dugu maiz, eta ez dugu
> dantzara jende asko animatzea lortu, akaso uxatu gehiago. Plazako
> dantzak sustatzeko dinamizatzaileak dantza taldeetatik aterako dira ziur
> aski, eta dantza taldeak prestu izan gaitezke laguntzeko, baina ez dut
> uste dantza taldeak halabeharrez horretan jardun behar dutenik.
>
>  > Bertze aldetik, inportazioak ez dituzte egin dantza taldeek, baizik
> eta gizarteak berak. bakarrik mikusi behar dira
>  > "Munduko dantzak" delakoak eta konturatuko gara folklore
> komunikazio-kanalak beti izan direla, dantza maisuen bidez,
>  > merkatarien bidez, musikarien bidez... Tamalez, gutxien inportu
> dutenek dantza taldeak izan dira, nafatalinako "purismo"
>  > horretan anklatuak, garai batean behintzat.
>
> Izan ere plazako dantzek funtzionatu dutenean dantza taldeen
> eskuhartzerik gabe funtzionatu dute. Dantza taldeak desagertzen ari zen
> esparru bat salbatu nahian hasi gara, eta beldur naiz ez ote dugun
> lehenago lurperatzen lagundu.
>
> oier.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave a bildua postaria.com
>




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago