[dantzan] Hartzaro Uztaritzen

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Urt 25, 13:49:52, CET 2005



Inauterien inguruan antolatzen den jaialdi garrantzitsuenetako bat 
Uztaritzeko Hartzaro da. Uztaritzeko ihauterietan Zan Pantzar-en 
berpizteari ekin zitzaiola 20 urte betetzen dira aurten eta egitaraua 
zabal eta aberatsa prestatu dute. Emanaldi nagusia "Hartza Iguzki" 
izeneko ikuskizuna izango da. Bertan, orain arte Hartzaro jaialdirako 
sortutako dantza berrien bilduma bat egingo da eta ehun lagun inguruk 
parte hartu dute berau prestatzen. Koreografia Mizel Theret-ena da, eta 
musikaz arduratuko den taldean Beņat Axiari eta Paskal Gaigne bezalako 
izenak irakur daitezke.

"Dantza Kreazioa" izeneko emanaldia ere egongo da eta bertan euskal 
herriko zein afrikako sortzaileek parte hartuko dute. Horrez gain, 
noski, Uztaritzeko kaxkarotak dantzan eta eskean ibiliko dira, Thierry 
Truffaut-en hitzaldia, Mitxel Etxekoparren emanaldia, Patxi Perezen 
dantza piko,
eta mahainguru bat "Ohiturak eta kreazioa" izenburupean.

Hona egitarau osoa:
http://www.dantzan.com/1106655655/index_html





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago