[dantzan] Aita Gaizka Barandiaran

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ost, Urt 26, 16:39:54, CET 2005


Pozten naiz Gaizka Barandiaran sasoiko dabilela jakiteaz. Adinean 
aurrera joango da hori ere eta ideia ona iruditzen zait omenaldi bat 
egitea. Zerbait konkretua pentsatu al duzu Mikel? Ideiak baldin badaude 
ni prest nengoke antolaketa lanetan laguntzeko. Gainera belaunaldi 
berrientzat nahiko ezezaguna gerta daitekeen dantzaren aldeko langile 
amorratu bat ezagutarazteko balio dezake. Zer egin liteke?
oier.


MIKELARANBURU a bildua telefonica.net wrote:

>Joan diren eguberrietan aita Gaizka de Barandiaranekin hitz egin nuen 
>telefonoz. Loiolako santutegian erretiratuta dago, buru argi duela eta 
>betiko ilusioz beteta. 
>Nire ustez, omenaldi bat merezi du gure maisua eta euskal dantzariek 
>eskeintzen beharko diogu. 
>Aber zerrendakideok, zer iruditzen zaizue?
>Mikel
>
>
>  
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>dantzan-leave a bildua postaria.com
>  
>





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago