[dantzan] Auritzko Ingurutxoa

aritz.i a bildua euskalerria.org aritz.i a bildua euskalerria.org
Ost, Urt 26, 19:14:44, CET 2005


Kaixo denoi,


Datorren otsailaren 26an Duguna Dantza Taldeak Auritzko ingurutxo
berreskuratu berria plazaratuko du Auritzko Kultur Etxean.
Josu Martinez, Juan Antoni Urbeltzen laguntzarekin, izan da ekimen honen
bultzatzaile. Josu Auritzen bizi da, Dugunako dantzaria izan zen eta
hainbat hilabetez aritu da galdutako dantza hauek berreskuratu nahian.
Herrian, tamalez, ez omen dago nahikoa dantzazale eta geuk dantzatuko
ditugu pieza ezberdinak (Auriztarren bat tartean izatea behintzat espero
dugu).
Esan bezala, Otsailaren 26an izanen da dantza honen aurkezpena Auritzko
Kultur Etxean. Ordua zehazteke dago oraindik (arratsaldez izanen da, hori
bai). Zehaztu bezain pronto jakinaraziko dizuet.

Segi bizkor!

Aritz
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago