[dantzan] Aita Gaizka Barandiaran

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Urt 28, 11:00:19, CET 2005



Bidadorren proposamen konkretua mahai gainean dago. Niri interesgarria 
iruditzen zait. Ez dakit Mikelek berak edo beste inork bestelako 
proposamenik duen. Dantzariak aldizkariaren ale bereziarekin adostasuna 
(babes minimo bat) dagoen jakin beharko litzateke. EDBk zailtasunak 
ikusiko balitu horrelako kontu bat bideratzeko hasiko ginateke beste 
bide batzuk begiratzen. Lehengo eta behin EDBrekin hitzegin beharko 
genuke zer iritzi duten jakiteko. Horretarako ondo legoke aldizkari 
horrek izan ditzakeen edukien indizetxo bat prestatzea. Zure proposamena 
piskat gehiago lantzeko prest Bidador?

Laburbilduz, hau martxan jartzeko eman daitezkeen urratsak.

1. Aldizkari monografikoaz gain beste proposamenik baldin badago esan orain.
2. Gaizka Barandiaranen merituen laburpen bat prestatu (omenaldia 
izateko merezimenduen justifikazio modura) proposamena aurkeztu behar 
den lekuetara eramateko.
3. Omenaldiaren aldeko babes-zinadurak bildu. Hau da, merezi duela 
esaten dugunon zerrenda egin.
4. Aldizkari monografikoak izango lituzkeen edukien indize bat osatu. 
Horrekin batera eduki horien prestatzeko aproposak izan daitezkeen 
izenak proposatu.
5. EDBrekin harremanetan jarri eta proposamena egin eta bideragarritasun 
aukerak aztertu.

Orain a numerarse... Ni prest nago 3 eta 5 puntuak koordinatzeko. 2 eta 
4 puntuak prestatzeko bolondresik? 1 puntukorako ekarpenak ere 
ongietorriak dira.

oier

bidador a bildua euskalerria.org wrote:

>Barandiaranen omenezkoaz:
>
>Eta zergatik ez prestatu DANTZARIAK aldizkariaren zenbaki berezi bat Gaizka
>Barandiaranen inguruan (bio-bibliografiaren aipamena, elkarrizketaren bat,
>bere lanen erreseina kritikoa... Omenaldiaz aparte, aldizkaria hala edo
>nola suspertzeko balioko luke, agian. Ez dakit nola dagoen egoera EDB-an,
>ez eta nola hartuko lukeen, baina komentatzerik badago, ezta
>
>Bidador
>  
>





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago