[dantzan] Auritzko Ingurutxoa

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Urt 28, 11:18:07, CET 2005



Kaixo Aritz!

Auritzeko ingurutxoari buruz orain 25 urte Galdakaoko Andra Mari dantza 
taldeak ere jardun zuen dantza horiek berreskuratzen. Orduan ere Juan 
Antonio Urbeltzen laguntza izan zuten. Andra Mariren 40 urturreneko 
liburuan (aurten 50 ospatzen dituzte) kontatzen dute Urbeltzen 
laguntzarekin eta Aezkoako inguruetan arakatuz lortu zutela Auritzeko 
hainbat dantza berpiztea. Elgoibarko Haritz dantzari taldean ere 
dantzatu izan dugu Auritzeko ingurutxoa, Galdakaokoei esker ikasita, 
baina badira urte batzuk ez dugula errepikatu.

Galdakaoko Andra Mari dantza taldearen webgunean Auritzeko honako dantza 
hauek aipatzen dituzte: 1. Pa˝uelo dantza, 2. Zubia, 3. Pa˝uelo dantza, 
4. Zubia, 5. Lehenengo andre dantza, 6. Bigarren andre dantza, 7. Jotak 
eta arin arina, 8. Orbaizetako joko dantza  eta 9. Ezkila fraile edo 
joko dantza.

Aipatutako liburuan zera diote Andra Marikoek: "Kasu honetan, ez dogu 
oraindik lortu Auritzeko gaztediak bere dantzak berreskuratzea. Baina ez 
dogu esperantzarik galtzen".

Andra Mariren webgunea hemen:
http://www.andramaridantzataldea.com/

Ondo segi, oier.

aritz.i a bildua euskalerria.org wrote:

>Kaixo denoi,
>
>
>Datorren otsailaren 26an Duguna Dantza Taldeak Auritzko ingurutxo
>berreskuratu berria plazaratuko du Auritzko Kultur Etxean.
>Josu Martinez, Juan Antoni Urbeltzen laguntzarekin, izan da ekimen honen
>bultzatzaile. Josu Auritzen bizi da, Dugunako dantzaria izan zen eta
>hainbat hilabetez aritu da galdutako dantza hauek berreskuratu nahian.
>Herrian, tamalez, ez omen dago nahikoa dantzazale eta geuk dantzatuko
>ditugu pieza ezberdinak (Auriztarren bat tartean izatea behintzat espero
>dugu).
>Esan bezala, Otsailaren 26an izanen da dantza honen aurkezpena Auritzko
>Kultur Etxean. Ordua zehazteke dago oraindik (arratsaldez izanen da, hori
>bai). Zehaztu bezain pronto jakinaraziko dizuet.
>
>Segi bizkor!
>
>Aritz
>________________________________________________________
>  
>




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago