[dantzan] Altzürüküko maskaradak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Urt 28, 11:56:03, CET 2005


Gaur Garak dakar igandean abiatuko diren Altzürüküko maskaraden inguruko 
erreportajea. Aipagarriak iruditu zaizkidanak:

- Barrikadak goizeko 9tan hasiko dira (goiz ezta? Handia al da 
Altzürükük?) eta 7 barrikada egingo dira.
- Arratsaldeko emanaldia 16.00etan herriko plazan (eguraldi txarra 
badago eskolan)
- Altzürükük 240 bizilagun ditu. (hau gogoan hartu behar da eh! Nire 
etxe-sagarrean  200 lagun ingurubiziko gara, eta maskarada bat atera 
nahiko bagenu bi dantzari bakarrik ezagutzen ditut etxe buelta osoan. 
Kantaririk baterez!)
- Bi musikariak salbu maskaradari guztiak herrikoak dira, txirularia 
Barkoxekoa da eta atabalaria Garendainekoa.
- Bertako gazte gehienak mobilizatu dira maskarada egiteko (40)
- Dantzari guztiak neskak dira

Erreportajearekin batera bi elkarrizketa datoz Garan:
- Junes Cazenave: Maskaradaren pertsonaia eta sinboloen inguruan, eta 
2006rako Santa Grazin prestatuko duen Pastoralari buruz
- Joseba Aurkenerena: Irungo Txingudi ikastolako irakaslea, zuberoa 
zalea eta ikasleekin maskarada ikustera txangoa antolatu ohi duena. 
Ikasleentzat prestatzen duten egitarauak ez du alperrikaldurik, ikasle 
adina pasatakorik onartuko al dute??  «Ostiralean Donibane Garazin 
itzuli bat egin eta gazteluaren aurrean egin ohi dugu azken mustraka, 
azken entsegua alegia, eta aterpetxean afaldu ondoren Mauleko Finka 
ostatura joango gara, leku hori, nolabait esateko, Zuberoako Kafe 
Antzokia bezala baita. Biharamunean Aita Junes Cazenabe etortzen zaigu 
hitzaldia ematera. Afaldu eta Muskildin arrabestak (festa 
errepikapenak)egiten direnez, dantzaldira joaten dira gazteak eta 
biharamunean maskarada ikusten dute.»

Hona Garako erreportajea:

Altzürüküko 40 gaztek igandean abiatuko dute Zuberoako maskarada
Irailean prestatzen hasi eta bost hilabetez lan egin eta gero, igande 
honetan egingo dute Altzürükün maskaradaren lehen emanaldia.
Gara, 2005/01/28.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2005-01-28_altzuku





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago