[dantzan] Auritzko Ingurutxoa

Fernando Rojo frojo a bildua zarauzkoikastola.org
Or, Urt 28, 14:39:41, CET 2005


kaixo!
guk ere egin izan genuen Tolosako Udaberri Dantzari Taldekook, duela 20 bat
urte, hainbat aldiz. ni artean gazte kozkor bat nintzelarik. ez naiz
gogoratzen nork erakutsi zigun, baina uste dut Galdakoakoak eurak izan ote
ziren.

fer



----- Original Message -----
From: <aritz.i a bildua euskalerria.org>
To: "Oier Araolaza" <oier a bildua dantzan.com>; <dantzan a bildua postaria.com>
Sent: Friday, January 28, 2005 12:21 PM
Subject: Re: [dantzan] Auritzko Ingurutxoa


Aupa Oier,

Arrazoia duzu Auritzko ingurutxoaren ingurukoekin (valga la redundancia),
Iosuk aipatu izan digu Galdakaon dantzatu izan dutela eta Urbeltz ere
murgilduta ibili zela harako hartan berreskuratze lanetan. Beraz, oraingoa,
edo Otsailaren 26an eginen duguna, ez da berreskurapena izanen, baizik eta
dantzaren aurkezpena Auritzen bertan. Agian Galdakaokoek bere garaian ere
aurkeztuko zuten bertan. Hori ia ez dakit.

Bestalde. Barandiaranen gainean sortu den solasaldiaren gainean 2
galderatxo. Hemen ni bezalako ezjakin gehiago dagoelakoan nago eta daturen
bat eman ahalko bazenute berari buruz zeozer ezagutzeko,... eta bigarrenik:
Dantzariak aldizkariaren ale zaharrak dauzkagu lokalean eta entzun izan dut
aldizkaria berreskuratzeko intentzioa behintzat bazela. Karrikaratzen da
edo oraindik ere asmoa baino ez dago? Garrantzitsua izanen litzateke.
Aurrekoan Bertso Eguna ikusterakoan inbiria sentitu nuen. Bertsolariek
badute haien aldizkari txukuna, eta horrelako ikuskizun erraldoia egiteko
gai dira (Kursaalen, hainbeste jende, telebistak emana,...) Dantzariok
zergatik ezin dugu horrelakorik egin?

Segi bizkor

Aritz
>
>
>Kaixo Aritz!
>
>Auritzeko ingurutxoari buruz orain 25 urte Galdakaoko Andra Mari dantza
>taldeak ere jardun zuen dantza horiek berreskuratzen. Orduan ere Juan
>Antonio Urbeltzen laguntza izan zuten. Andra Mariren 40 urturreneko
>liburuan (aurten 50 ospatzen dituzte) kontatzen dute Urbeltzen
>laguntzarekin eta Aezkoako inguruetan arakatuz lortu zutela Auritzeko
>hainbat dantza berpiztea. Elgoibarko Haritz dantzari taldean ere
>dantzatu izan dugu Auritzeko ingurutxoa, Galdakaokoei esker ikasita,
>baina badira urte batzuk ez dugula errepikatu.
>
>Galdakaoko Andra Mari dantza taldearen webgunean Auritzeko honako dantza
>hauek aipatzen dituzte: 1. Pa˝uelo dantza, 2. Zubia, 3. Pa˝uelo dantz>a,
>4. Zubia, 5. Lehenengo andre dantza, 6. Bigarren andre dantza, 7. Jotak
>eta arin arina, 8. Orbaizetako joko dantza  eta 9. Ezkila fraile edo
>joko dantza.
>
>Aipatutako liburuan zera diote Andra Marikoek: "Kasu honetan, ez dogu
>oraindik lortu Auritzeko gaztediak bere dantzak berreskuratzea. Baina ez
>dogu esperantzarik galtzen".
>
>Andra Mariren webgunea hemen:
>http://www.andramaridantzataldea.com/
>
>Ondo segi, oier.
>
>aritz.i a bildua euskalerria.org wrote:
>
>>Kaixo denoi,
>>
>>
>>Datorren otsailaren 26an Duguna Dantza Taldeak Auritzko ingurutxo
>>berreskuratu berria plazaratuko du Auritzko Kultur Etxean.
>>Josu Martinez, Juan Antoni Urbeltzen laguntzarekin, izan da ekimen honen
>>bultzatzaile. Josu Auritzen bizi da, Dugunako dantzaria izan zen eta
>>hainbat hilabetez aritu da galdutako dantza hauek berreskuratu nahian.
>>Herrian, tamalez, ez omen dago nahikoa dantzazale eta geuk dantzatuko
>>ditugu pieza ezberdinak (Auriztarren bat tartean izatea behintzat espero
>>dugu).
>>Esan bezala, Otsailaren 26an izanen da dantza honen aurkezpena Auritzko
>>Kultur Etxean. Ordua zehazteke dago oraindik (arratsaldez izanen da,
hor>i
>>bai). Zehaztu bezain pronto jakinaraziko dizuet.
>>
>>Segi bizkor!
>>
>>Aritz
>>________________________________________________________
>>
>>
>
>
>
>_______________________________________________
>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>dantzan-leave a bildua postaria.com
>
>
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
____________________________________________________________________________
_______________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
dantzan-leave a bildua postaria.com




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago