[dantzan] Flamenkoan ere mutil gutxi

xabieretxabe xabieretxabe a bildua ole.com
Lar, Urt 29, 23:42:47, CET 2005


Zer moduz zaudete!

Ni gripeak jota nago, etxean sartuta, eta horrelakoetan telebisioa 
izaten da gure entretenigarri. Makina bat programa kaxkar ematen 
dituzte, baina onak ere bai tartean. Gaur, TVE-ko 2.enean, "El 
Conciertazo" ikusteko aukera izan dut.

Umeentzako dela esaten dute programa hori, umeei musika zaletasuna 
pizteko egina, baina ondo egindako programa denez, musika zale den 
edozeinek gustura ikusteko modukoa da. Telebisioak ere baditu eredu 
onak.

Kontuak kontu, gaurko saioan Antonio Márquez dantzaria jardun da 
dantzan. Nik ez nuen ezagutzen, baina ezaguna omen da. Farruca bat 
egin du aurrena, eta zapateoa gero. Umeei ere gustatu zaiela iruditu 
zait.

Saioa bukatu duenean, programaren aurkezleak galdera egin dio, haurrak 
dantzara animatzeko zer esango lieken galdetuz; Antoniok, bitan 
pentsatu gabe: "¿Quién de vosotros baila flamenco?". Batzuk eskua 
altxa dute. "No, chicas no, chicos. No sé lo que pasa con los chicos, 
parece que sólo les gusta el fútbol. Chicas tenemos bastante, pero nos 
faltan chicos".

Aspaldian klase horretako komentarioak nonahi entzuten ari gara: 
Zuberoako Maskaradan dantzari guztiak neskak, dantza-klasikoan mutilak 
falta, Koroetan mutilak falta... gai aparta iruditzen zait 
soziologoentzat, kultura desberdinetan ematen den fenomenoa da-eta, 
eta nahiko berria gainera.

Bukatu aurretik, pare bat galdera:
1. Ni ere Aita Gaizka Barandiaranek egindako lanaz ezjakina naiz. 
Eskertuko nuke baten batek biografia laburren bat idatziko balu foro 
honetan.

2. Oierrek ez digu ezer esan, baina Berria egunkarian kultura saila 
indartzekotan direla eta, asteko egun bakoitzean gai bat bereziki 
jorratuko dute. Dantza eta antzerkia aintzat hartu dituzte, eta 
Oierren izena eman dute. Esango diguzu ba zeozer proiektu horri buruz, 
Oier? Nire partez, animo eginkizun berri horretan!

Ondo izan.

Xabier.





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago