[dantzan] Berria, Oier Araolaza eta Jon Maya

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Al, Urt 31, 11:59:34, CET 2005


Berriakoari buruz:

Bueno, ba momentuz gauza handirik ezin esan. Berrian astean behin 2 orri 
eskainiko dizkiote antzerkiari eta dantzari, txandaka izango delakoan 
gaude, eta beraz, hamabostean behin bi orri izango dira dantzari 
buruzkoak. Jon Mayak ahalegin berezia egin du atal horretan euskal 
dantzak tokia izan dezan, eta horretan lagundu dezadan bere bidez iritsi 
zait niri proposamena. Berriak berak zekarrenaren arabera: Oier Guillan, 
Jon Maya eta hirurok jardungo dugu lan horretan. Nik otsaiala nahasia 
dudanez martxorarte pakea eskatu dut, eta beraz ezer gutxi gehiago esan 
dezaket. Uste dut aukera ona dela eta joango gara ikusten zer ematen duen.

oier.




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago