[dantzan] Aita Gaizka Barandiaran

aritz.i a bildua euskalerria.org aritz.i a bildua euskalerria.org
Al, Urt 31, 16:29:37, CET 2005


Aupa Oier, (eta besteak, noski)

Aipatutako guztiarekin ados. Dena den 10 urte aldizkaririk gabe, gehiagi
da. Aurrekoan Nafarroako EDB-ko bileran izan nintzen eta Dantzariak
aldizkariaren ale zaharrak salgai zeuzkaten. 40 aleko 2 sorta erosi
zituzten momentu batean eta dantza taldeek behintzat izan beharko lukete
interesik horrelako informazioa jasotzeko. Uste dut gainera, gaur egun
aldizkaria berriz argitaratuko balitz ez litzatekeela aurreko formato edo
atal berdinekin egin beharko. Ikerketak bai, ezinbestekoak dira, baina
erreportaiak, elkarrizketak. berri txikiagoak ere sartzen ahal dira usuago.
Gainera dantza tradizionala ez den dantzari ere erreparatzen ahal zaio.
Agian publiko zabalagoa izanen luke horrela. Uste dut Dantzan.com-ek
nolabaiteko eredua ezarri duela eta lehen zegoena eta orain duguna
uztartuz, zeozer majoa ateratzen ahal dela. 
Egia da, dena den denbora apur bat itxaron beharko dela.

Segi bizkor

Aritz
>
>
>
>Gaizka Barandiarani buruzko lerro batzuk idazten has ninteke ni, baina 
>ez naiz horretarako egokiena, eta nik uste dut bai Joxemiel Bidador-ek 
>eta bai Mikel Aranburuk askoz hobeto egingo dutela. Ea bietakoren bat 
>animatzen zaigun...  Bitartean eta Dantzariak aldizkaria mintzagai 
>dugunez, Dantzariak aldizkariaren 47.zkian, Emilio Xabier Dueñas-ek 
>Gaizka Barandiaran-i egindako elkarrizketa irakur dezakezue.
>
>Dantzariak aldizkariari buruz, nik dakidanez, argitaratu den azken 
>zenbakia 52. da, eta hori 1995ean kaleratu zen. Badaramatza 10 urte lo 
>beraz. Portzierto, azken zenbaki horretan Gaizka Barandiaran-en lan bat 
>zetorren, Luzaideko dantzei buruzkoa.
>
>Aldizkari bat izateari buruz arrazoi osoa duzu Aritz. Benetan 
>garrantzitsua litzateke. Bertsolariak aipatu dituzu, baina hor daude 
>baita ere txistulari aldizkaria, abesbatzena, trikitilarien 
>berri-papera, Entzun musika aldizaria,...
>
> > Dantzariok zergatik ezin dugu horrelakorik egin?
>
>Aldizkaria egin egin daiteke, kontua ez da hori, kontua da erosiko ote 
>genukeen. Aipatutako aldizkari horien balio handiena erosleak dituztela 
>da. Nik jakin nahiko nuke zenbat dantzarik duen dantzari aldizkaririk 
>etxean. Edo zenbat dantzari dagoen Txistulari aldizkarira harpidetuta 
>(dantzarekin lotutako artikuluak, partiturak eta albisteak argitaratzen 
>dira bertan ia zenbaki guztietan). Dantzariok momentuz ez dugu erakutsi 
>horrelako produktuak kontsumitzeko jarrerarik, eta beraz, zaila da ez 
>dagoen irakurle bati begira inolako aldizkaririk sortzea.
>
>dantzan.com webgunearekin hasi aurretik horrelako aldizkari bat egiteko 
>asmoa izan nuen, eta lehen urrats batzuk eman ondoren ikusi nuen 
>aldizkaria egitea posible zela, baina aldizkaria erosiko lukeenik apenas 
>zegoela. Gauzak aldatu daitezke (eta aldatzen ari dira, ordudanik urte 
>batzuk pasa baitira) eta akaso epe ertain batean posible izango da. 
>Bitartean nik medio merkeago eta ez hain arriskutsu baten alde egin 
>nuen, internet, eta kostatzen ari da, baina poliki poliki badihoaz 
>dantzaren inguruko zaletuak dantzari buruz irakurtzera eta hitzegitera 
>ohitzen. 2002an egunero 150 bisita inguru zituen dantzan.com-ek, 2003an 
>280 bisita izaten zituen, 2004an 330 izan ditu, 2005ko urtarrilean 400en 
>bueltan gabiltza. Bada zerbait. Noski dantzan.com-en informazioa 
>pilatzen dihoa eta bizitzan behin bakarrik sartuko diren asko iristen 
>dira. Adibidez Igor Yebrari buruzko informazio bila, edo inauteriak 
>hitza Google-en sakatuta.
>
>Posta zerrendan 118 kide gara orain bertan. Asko da eta gutxi da. Talde 
>polita da, ia denok dantzaren inguruan interes apur bat behintzat 
>badugula kontuan hartuta eta klik txiki batekin denok konektatuta 
>gaudela kontuan hartuta, talde ederra da. Euskal dantzaren munduan 
>milaka lagun garela eta horien arteko zati txiki-txiki-txiki bat baino 
>ez garela kontuan hartuta oso gutxi da. Noski, harpidetuta egon gabe 
>irakurtzen gaituen jendea ere bada, baina hala ere gutxi dela iruditzen 
>zait. Askorentzat internet ez izatea da muga, beste askorentzat euskara 
>ez jakitea da muga, beste askorentzat foro honen berri ez izatea, eta 
>beste askorentzat interesik ez izatea. Eta beldur naiz ez ote den azken 
>talde hori handiena.
>
>Noski, dantzan.com-eko albiste laburrek ez dute zerikusirik Dantzariak 
>aldizkariko ikerketa lanekin. Dantzariak aldizkarian dantzari buruzko 
>albisteak eta ikerketa lanak bildu izan dira. Albisteek irakurle gutxi 
>badituzte, ikerketa lanek gutxiago izan ohi dituzte, baina biak ala biak 
>garrantzitsuak eta beharrezkoak dira. Nola uztartu da erronka.
>
>oier.
>
>
>
>
>
>_______________________________________________
>Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>dantzan-leave a bildua postaria.com
>
>
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago