[dantzan] Ygor Yebra

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Uzt 5, 13:35:19, CEST 2005


Bai, gogor jardun du Yebrak, eta ni pozten naiz, horrelakoei bakarrik 
egiten baitiete kasu erakundeetako arduradunek. Diagnostikoa zorrotza 
izan daiteke, baina ez dut uste gezurrik esan duenik. Bizkaia, Araba eta 
Gipuzkoaren arteko aldeei buruz, ez dut uste bata infernuan dagoenik eta 
beste biak zeruan. Esango nuke, orain urte gutxi arte oso antzeko 
zeudela. Araban kontserbatorioa jartzea pozteko modukoa da, eta bada 
zerbait. Gipuzkoan Miarritzeko koreografia zentroarekin egindako 
hitzarmenek eskaintza esparrua zabaltzen ari direla dirudi. Eta besterik 
gabe Bizkaian ez da gertatu horrelako ekimenik. Baina dantza klasikoaren 
azpiko sareari dagokionez iruditzen zait besteen antzeko egoeran 
dagoela, alegia akademia pribatuen lanaren esku. Eta horretan ez dut 
ustez lotsatzeko arrazoirik dagoenik Bizkaian ere, ez baitira alperrik 
horrenbeste dantzari arrakastatsu irten Beitiaren eskolatik.
oier.


Iratxe kanpamenduk idatzi du:

>
> A ze nolako komentarioak egiten dituen Igor Yebrak Bizkaia dela ta ez 
> dela*..."**Bilbon eta Bizkaia osoan dantza klasikoak duen egoera 
> «penagarria» dela deritzo: «Euskal Herriko egoera kaskarra da nik 
> kanpoan ikusten dudanarekin alderatuta, baina Araban behintzat 
> Kontserbatorio bat ireki dute eta Gipuzkoan ere mugitzen ari da 
> zerbait. Bizkaikoa, aldiz, hutsaren hurrengoa da».*" Gitxienez gogoak 
> jartzen ditugula diño...menos mal...jejeje: *"**«Hemen dantza egiten 
> duen jendeak gogo handia du eta dantza asko gustatzen zaio, zeren ezer 
> ez dagoen lurralde batean dantzan jarraitzea meritu handikoa da»... 
> *Eta Euskaraz mintzatzea baita, nahiz eta askok horrela ez 
> ikusi...meritua dauka ez bait dugu egunero egiten...
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20050705/0bb5612d/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago