[dantzan] Re: "Folklore Bizian 2005"

Mikelue mgoitia a bildua euskalnet.net
Ost, Uzt 13, 14:48:32, CEST 2005


Hemen bialduten dotzuet aurten, antolatutako "Folklore Bizian 2005". 50 urteurrena dela eta, talde bi barik, aurten lau talde daukaguz. Informazio gehiago gure ezkero hemen gure web horriko helbidea:
www.andramaridantzataldea.com.

Ondo ibili!!!!!!!!!!!!!!


2005. URTEKO 
JAIALDIAREN EGITARAUA

      HERRIA EGUNA ORDUA TOKIA 
      Orozko uztailak 16 20:30 Frontoian 
      Arrigorriaga uztailak 17 19:30 Polikiroldegian 
      Galdakao uztailak 18 20:30 Kurtzeko Plazan 
      Galdakao* uztailak 19 20:30 Kurtzeko Plazan 
      Sopelana uztailak 20 20:00 Frontoian 
      Usansolo uztailak 21 20:30 Polikiroldegian 
      Ugao uztailak 22 19:00 Gernika Plazan 
      Gernika uztailak 23 21:00 Auditorium 
      Gorliz uztailak 24 23:00 Plazan 
      Durango uztailak 24 22:00 Plazan 

  a.. Orozko: Hungria, Mexiko, Euskal Herria 
  (Andra Mari Dantza Taldea) 
  b.. Arrigorriaga: Kroazia, Portugal, Euskal Herria (Andra Mari Dantza Taldea) 
  c.. Galdakao: Hungria, Kroazia, Mexiko, Portugal, Euskal Herria (Andra Mari Dantza Taldea) 
  d.. Galdakao*: Hungria, Kroazia, Mexiko, Portugal
  e.. Sopelana: Hungria, Mexiko, Euskal Herria (Andra Mari Dantza Taldea)
  f.. Usansolo: Kroazia, Portugal Euskal Herria 
  (Oinarin Dantza Taldea)
  g.. Ugao: Hungria, Mexiko Euskal Herria 
  (Etorki Dantza Taldea)
  h.. Gernika: Kroazia, Portugal
  i.. Gorliz: Kroazia, Hungria, Euskal Herria 
  (Aratz Dantza Taldea)
  j.. Durango: Mexiko 



"IVAN GORAN COVACIC" DANTZA TALDEA : ZAGREB. KROAZIA
"Ivan Goran Kovacic" Dantza Taldea 1948.urtean sortu zen eta gaur egun izen bera duen talde kulturalaren atal bat osatzen du. Talde sortu zenetik Kroaziako dantzak eta musikak aurkezten ditu, hala nola, Baranja, Slavonija, Dalmatia, ... eta beste eskualdeetakoak.
Erabiltzen dituzten erropa batzuk originalak dira, kontu handiz gordeta eta konponduta, eta besteak egin berriak dira baina tradizioak agintzen duen bezala.
Talde honek Nazioarteko Jaialdi askotan hartu du parte azken urteetan, adibidez Austria, Belgika, Kanada, Frantzia, Portugal, eta USAko hiri batzuetan, sari garrantzitsuak lortu dituztelarik. Kroaziaren banaketa denboran hainbat karitate-saio eskeini zituzten bertan, beti Gobernuak ala DDPliva Elkarteak lagunduta. Beste aldetik, 1993 eta 1994. urteetan talde hau Australia, Zelanda Berria eta Braziletik ibilbideak egin zituen, bertan dagoen kroaziar komunitatearentzatjaialdiak eskeintzen. Arrakasta izugarria lortu zuten eta ordutik herrialde askotatik jasoten dituzte konbidapenak folklore jaialdian parte hartzeko.


"NÉPTÁNCKÖR" DANTZA TALDEA : SÁRVÁR. HUNGARIA 
NÉPTÁNCKÖR taldea SÁRVÁR herriko eskoletako ikasle, guraso eta langileak sortu eben, 1977an, Hungariako kultura tradizionala mantendu, bultzatu eta zabaltzeko asmoz.
Gertakizun historikoen eraginez hungariar hizkuntza eta kulturea, estatu nazionalaren mugetatik kanpo geratu izan dira kasu batzuetan. Errumania, Serbia eta Eslobakian adibidez, hungariar abertzalego sakon bat bizirik dago oraindik, eta haien dantza eta musika erakustea izan da taldearen azken hamarkada honetako lanik garrantzitsuenetariko bat, hau da, Hungariatik kanpo bizi behar izanda minorizatuak aurkitzen diren hungariar horren folklorea plazaratzea, hain zuzen.
Musikari dagokionez REGÖS izeneko taldea dogu lagun, 1972an sortutakoa, eta musika eta kantu herrikoiak nahi lirikoak egiten dituezana.
Hungariako dantza-talde amateurren artean “urrezko mailakoak” izendatuak izan dira, eta honen ondorioz hainbat herrialdetan aurkeztu dituzte folklorea; batzuk bakarrik aipatzearrik: Euskal Herria, Frantzia, Belgika, Italia, Austria, Turkia, etab.


FAROKO FOLKLORE TALDEA : FARO. PORTUGAL 
Faroko Folklore Taldea 30. hamarkadan sortutakoa da eta bere lurraldeko (Algarve) taldetik zaharrenetarikoa da.
Hasiera batetan, eta Algarveko talde bakarra izan zanez “Rancho Regional Algarvio” eukan izena; orduan “Corridinho” izenekoa zan bertako dantzarik ezagunena, nahiz eta Gurpil-dantzak edota Soka-dantzak ere izan ahozko ohituratik jasotako dantza mota garrantzitsuak.
Talde hau izan zan eragile eta eredu gero Algarve guztian zehar sortzen hasi diren hainbat taldeentzako.
Bere eginkizunen artean azpimagarriak dira ere ikerketa, erakusketa etnografikoak, dantza-eskolak (haurrek euren aitite-amamaren dantza, kantu eta jokoak ikasteko) eta Faroko hirian antolatzen dituzten hainbat ekitaldi eta jaialdi: “Noites de Folclore”, “Encontros de Cantares de Boas-Festas” eta “FolkFaro” edo Faro hiriko folklore jaialdi internazionala, adibidez.
Euren Nazioa eta herrialdearen enbaxadore izanak dira hainbat lekutan: Espainia, frantzia, Maroko, Kanada, Estatu Batuak, Italia, Brasil, Turkia, Suiza, Méxiko, Hungaria, eta oraingoan Euskal Herrian.
Algarve herrialdeko Hiriburua dan Faron benetako instituzio bat da, eta horrexegaitik 2002. urtean hango Udalatik, Hiriaren Urrezko domina jaso zuen.



"MARLUZ-TIZOC" BALET FOLKLORIKOA: VERACRUZ. MEXIKO 
Ballet folkloriko hau 1982. ean sortu zan, Veracruz estatuan, Maria del Carmen Ramírez Chavez eta Alba Malpica de Muńoz andereńoen eskutik.
50 dantzarik baino gehiago osatzen dute, 10 musikarien (mariachi) doinuetan, Mexiko-ko folklorea zabaltzen duen talde hau; hasiera batetik argi eta garbi bertako dantza eta musika tradizionala edota folklorea, oinarritik hartu eta plazaratzeko asmoarekin dabilen taldea.
1982 eta 1986 urteen bitartean "Petróleos Mexicanos" izeneko enpresaren parte izan zan baina arraz gero bere kabuz jarraitzen du, Mexiko-ko txapelketetan 30 sari jaso dituelarik.


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20050713/7626c994/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago