[dantzan] Asteburua dantzan

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Uzt 15, 09:32:53, CEST 2005



Asteburu bete-betea dator uztaileko erdiko hau dantza kontuetan, eta 
datozen asteotan ere ez da atsedenik izango. Gaur, ostirala, bukatuko 
dira Basusarrin Dantz´Hadi-ko ikastaroak eta bihar Errenteriara joango 
dira txangoan. Larunbata eta igandean Herri Oboeak Nazioarteko II. 
Jaialdia egingo da Santutxun. Larunbatean bertan, Mairuaren alardea eta 
trokeo-dantza Antzuolan, Erromeria Eguna Errenterian, Gauargi jaialdia 
Ezpeletan eta Galdakaokpo Andra Mariren Folklore Bizian jaialdia 
abiatuko da Orozkon. Igandean, Gauargi Uztaritzen eta Ezpeletan eta 
Folklore Bizian Arrigorriagan izango dira. Astelehenetik aurrera 
jarraituko dute Gauargi eta Folklore Bizian jaialdiek, eta datorren 
astean hasiko da Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia.

Agenda zehatzagoa hemen:
http://www.dantzan.com/Agenda



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago