[dantzan] Azkuna eta Moshzilla dantzan

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Uzt 19, 09:12:08, CEST 2005



Azkuna alkatea dantzan ageri den argazki bat dakar gaur Sustatuko 
portadan. Argazkiak azalpen bat behar duela esango nuke. Bi osagaik bat 
egin dute argazki horretan:

a) Abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, Beti Jai Alai taldeak Begoņan 
egiten duen soka-dantzan dantzatu ohi du Iņaki Azkuna alkateak. Egun 
horretako argazkia da Azkunarena.

b) Bestetik Moshzilla dago. Neska honi argazki bat atera zioten pogo 
estiloan dantzan ari zela festa batean. "Lagunek" argazki dibertigarria 
zela eritzi eta hainbat egoera desberdinetan jarri zuten photoshop-ek 
lagunduta

Orain norbaitek bi osagai horiek batu ditu eta horixe da Sustatun ikus 
daitekeen argazkia.

Sustatuko azala hemen:
http://www.sustatu.com/

Argazkia egunero aldatzen dute, eta beraz, berandu iritsi bazara beste 
helbide honetan ikus ditzakezu Sustatuko argazki zaharrak:
http://www.sustatu.com/argazkia

Moshzillari atera zioten argazkia hauxe izan zen:
http://flickr.com/photos/isthistrendy/9830830/

Bere "lagunek" argazki horrekin egin zituztenetako batzuk hemen:
http://www.labusas.org/phpBB2/viewtopic.php?t=62756

Baina sarean Moshzilla bilatu eta zientoka aurkituko dituzue.
http://www.google.com/search?hl=en&lr=&q=moshzilla&btnG=Search

oier.





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago