[dantzan] Soka-dantzak han eta hemen

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Uzt 28, 11:26:43, CEST 2005


Soka-dantzak han eta hemen egin ohi dira jai egunetan. Adibidez Santiago 
egunean Zubietan egin ohi da soka-dantza eta oihartzun zabala eman diote 
soka-dantza horri Diario Vascoan. Iñaki Urkia omen da bertako dantza 
maisua eta honen hitzak jaso dituzte artikuluan. Besteak beste hauxe 
dio: «En muy pocos sitios se baila ya. El día de San Juan, Goizaldi lo 
hace en Donosti. En las fiestas patronales de algunos pueblos suele 
hacerse solamente el aurresku o, lo que es lo mismo, la reverencia, pero 
no la danza entera. Eso es algo que se está perdiendo», asegura el 
propio Urkia. Nik ordea kontrako ustea dut. Nire iritziz gero eta herri 
gehiagotan berreskuratu eta egiten ari da soka-dantza eta Gipuzkoan 
bakarrik 40 bat soka-dantza kontatu izan ditu urte bakarrean.

Santiago egunean bertan Elgetako Azurtza auzoan bertan egin ohi da 
soka-dantza. Eibarko Kezka dantza taldeko dantzariak arduratzen dira 
soka atera eta gidatzeaz eta auzotarrek osatzen dute soka.

Uztailaren 27an berriz Santaneroen aurreskua, esku-dantza edo 
soka-dantza Ordizian. Soka-dantza berezia izaten da hau urtean 
ezkondatuko bikoteek egiten baitute. Diario Vascoak urtero harreta 
berezia eskaintzen dio eta aurten ere erreportaje zabala egin du. Aurten 
txinatar bat ere izan da dantzari, ordiziar batekin ezkondu baita.

Zubieta se deja envolver por la soka dantza
Diario Vasco, Elena Viñas / San Sebastián, 2005/07/24.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2005-07-24_zubieta

Azurtzako soka-dantzaren argazki batzuk hemen:
http://www.flickr.com/photos/kezka/

El baile de los casados
Danza centenaria. Las dieciocho parejas que contrajeron matrimonio 
durante el último año en Ordizia protagonizaron ayer la tradicional Esku 
Dantza de los Santaneros Diario Vasco, Joel Iglesias, 2005/07/28.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2005-07-28_santaner



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago