[dantzan] Jose Ignacio Beitia

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Uzt 29, 14:18:26, CEST 2005



Berrian bertan, Jose Ignacio Beitia, Portugaleteko Folklore Jaialdiko 
zuzendariari egin diodan elkarrizketa argitaratu da.

Hona esaten dituenetako batzuk:

- Ez bada onena, orain arte egin dugun jaialdi onenetakoa izan da. 
Ikusleei gustatu zaiela dirudi, eta gure iritzia ere halakoa da.

- Ikusleengan harridura gehien eragin dutenak Futuna eta Hegoafrikakoak 
izan dira. (...) Horiekin batera Sri Lankako taldea ere oso ikusgarria 
izan da.

- Gauza berrien bila folklore autoktonoetara jo dezakezu, baina folklore 
autoktonoekin gertatzen da batzuetan eszenatoki gainean ez direla oso 
ikusgarriak gertatzen. Beraz, folklorearen benetakotasuna eta 
ikuskizuna, biak uztartu behar ditugu.

Elkarrizketa osoa hemen:

«Folklorearen benetakotasuna eta ikuskizuna, biak uztartu behar ditugu»
Nazioarteko Folklore Jaialdiko Zuzendaria
Berria, Oier Araolaza / Portugalete, 2005/07/29.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2005-07-29_beitia


-



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago