[dantzan] Auritzeko ingurutxoa

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Mar 1, 00:17:22, CET 2005


Patxi eta Aritz,

Zorionak eta eskerrikasko zuen kronikengatik!

Ondo segi, oier.

aritz.i a bildua euskalerria.org wrote:

>Kaixo denoi,
>
>Beno, Patxik bota du bere iritzia eta nik ere zeozer idatzi nahiko nuke
>larunbateko Auritzko saioari buruz.
>
>Dugunaren lanaz ez naiz sobera solastuko. Izan ere, ni teloien atzean izan
>nintzen eta ez nintzen eszenarioan gertatzen zenaz gehiegi jabetu. Nik
>dantzatutakoa baino ez nuen ikusi eta normala denez, asmatzeak eta akatsak.
>En fin.
>
>Patxirekin eta Auriztarrekin bat nator. Hunkigarriena, politena eta
>gustorago dantzatu genuena Auritzko ingurutxoa izan zen (bestea,
>gainontzeko dantzak, opariaren lazoa izan ziren). 3 hilabeteko lanari
>amaiera eman genion horrela eta bukatutakoan pena ederra hartu genuen. Juan
>Antonio Urbeltz eta Josu Martinezi esker, ingurutxoa benetan polita geratu
>da, eta orain Auriztarren eskuetan dago, nahi dutelarik dantza dezaten.
>Larunbatean herriko 2 bikotek dantzatu zuten gurekin, eta ia hurrengoan
>askoz gehiago diren. Gonbidatzen bagaituzte, gu ere pozik (jejejeje) A ze
>nolako otorduak prestatzen dituzten Auritzen,...
>
>Bukatzeko eskerrak eman behar. Lehenbizi, Josu Martinezi eta garaitzeko
>Asikoei, proiektu honetan parte hartzen uzteagatik (Iñaki, Ainara,
>Edurne,... Auritzko dantzariei ere). Sekulako lana egin dute.
>Mila esker (Iruñeko Udalean galdetu nor den Mila Esker, jajajaja) Patxiri,
>Plazetan ikuskizuna asmatzeagatik, bere pazientziagatik eta etorriko
>direnengatik. Horretarako balio izan baitu, besteak beste, larunbatekoak.
>Beste proiektu batzuen abiapuntu izanen da.
>Eta mila esker Juan Antonio Urbeltzi, ingurutxoa txukuntzen laguntzeagatik,
>eta hemendik aurrera ere laguntza eskaintzeagatik.
>
>Norbaitek beste zeozer jakin nahi badu, galde dezala,...
>
>Aste ona pasa
>
>Aritz
>
>
>  
>
>>Larunbatean Auritzen Auritzeko Ingurutxoaren estreinua egin genuen,
>>dakizuen moduan. estreinua babesteko, girotzeko, prestatu genuen
>>"Plazetan" izeneko espektakulu bat, bertako Kultur Etxean egiteko.
>>
>>Hasteko, edozein herriak nahiko luke horrelako Kultur etxea izatea:
>>Eszenatoki aparta, baldintza teknikoak oso onak... ikusleendako 250 leku
>>bertzerik ez zeuden, baina alboko gela haundi batean jarri zen pantaila
>>erraldoi bat, makrokontzertuetan bezela, eta bete zen baita ere.
>>
>>Ikusten duzuen moduan, herritarren aldetik erantzun polita, hasteko
>>    
>>
>(nahi>z
>  
>
>>eta sarrera kobratu).
>>
>>Espektakuluan nahasten ziren kantak, Euskal Herriko plazetako dantzak,
>>    
>>
>et>a
>  
>
>>DVDak. DVD hauetan, Urbeltzen irudiak ingurutxoa irakasten, Auritzeko
>>argazki zaharrak eta herriko agureei eginiko elkarrizketak.
>>
>>Erran behar da ez zela espektakulu erreza: aldaketa asko, erritmo oso
>>arina (benetan oso arina). Duguna taldeak eginiko lana izugarria izan
>>    
>>
>zen>,
>  
>
>>eta eszenatokian agerian geratu zen, nola ez.
>>
>>Eta bukatzeko, erremate perfektua moduan: Juan Antonioren hitzak eta
>>Ingurutxoa. Alaia, naturala, polita, autentikoak diren dantzen
>>kutsuarekin..., ausartuko nintzateke erratera Urbeltz bera hunkitu zela
>>berak egindagoa ikustean.
>>
>>Eta importantea. Lotara geratu nintzen Auritzen bertan Josuren etxean
>>(Josu da Garaitzeko Asi elkartearen arduraduna, benetako antolatzailea)
>>eta hurren egunean bemouta hartzen izan ginen. Jendeak, nahiz eta giro
>>hotza izan (-11º) bero bero zegoen. Eskatu dute DVD argitaratzea (egine>n
>>dugu), Ingurutxoaren ikastaroak antolatzea herrian, eta behin eta berriz
>>erraten zuten espektakulua aunitz gustatu arren, politena izan zela
>>    
>>
>"haie>n
>  
>
>>ingurutxoa", beraz, lortu da helburua oraingoz: ingurutxoarekin
>>identifikazioa.
>>
>>Bukatzeko, guzia oso ongi ( espektakulu guziak dituzten akatsak, jakina),
>>Duguna taldearen lan aparta, eta hemendik aintzina Auritzek badu harro
>>egoteko modukoa den ingurutxo ederra.
>>
>>
>>
>>    
>>
>>>Dena ondo bidean atzo eskainiko zuten Auritzeko ingurutxoa Auritzen
>>>bertan. Kontatuko digute Aritz eta Patxik zerbait... Prentsan ere
>>>      
>>>
>agert>u
>  
>
>>>da zerbait:
>>>
>>>Burguete recupera su 'Ingurutxo de Auritz' y lo presenta en un festival
>>>La danza se bailará hoy , junto a otras 16, en la casa de cultura de >la
>>>localidad. La fiesta comenzará a las 19.30 horas y contará tambié>n con
>>>dos cantantes euskaldunes, un bertsolari y una corista
>>>Diario de Noticias, Erika Jara / Pamplona, 2005/02/26.
>>>http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2005-02-26_auritz
>>>_______________________________________________
>>>      
>>>




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago