[dantzan] Kepa Artetxe eta Mikel Zamalloa

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ast, Mar 3, 19:36:59, CET 2005



Aupa,

Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko Kepa Artetxe eta Mikel Zamalloa 
elkarrizketatu dituzte Bizkaie aldizkari elektronikoan. Andra Mariren 50 
urteurrenaren inguruan da elkarrizketa. Zerbait nabarmentzekotan hauek 
jaso ditut nik:

- "Denporeak heldutasuna eta esperientzia emoten deutsoz talde bati eta 
hau ona dala esan geinke. Heldutasuna eta esperientzia persona 
gazteagoek dakarren indarra eta freskotasunagaz batzen danean, nahaste 
horretatik sortzen dan taldearen berezitasunak oso onak dirala esan geinke".

- "Andra Mari Dantza Taldeak dantza eta ospakizun tradizionalak batu 
dauzan moduan erakutsi gura ditu, gure erroak ondo ezagutzen laguntzeko 
modurik egokiena dala iruditzen jakulako. Gaur egun, dantza taldeetan 
dantzak euren osotasunean egiteko bildurra edo dagoala dirudi 
(kantsagarritzat joten diralako edo), baina guk uste dogu gure herriak 
holan egiten baeban dantzan, holan plazaratu behar dogula".

- "Gauzak ondo egin gura diranean, ikasketa-prozesua nahiko gogorra 
izaten da, behintzat herritik zuzenean hartu behar danean: lehenengo, 
ordu asko pasau behar dira herriko zaharrak entzuten, datuak batzen...; 
gero, ensaiau, estiloa hartu, musikea landu... ; azkenean, gure 
zaharrentzat berezkoa zan gune berezi eta ia magiko baten batu behar 
gara musikoak eta dantzariak. Beste talde baten eskutik ikasten danean, 
arlo teknikoa errazagoa izaten da, ensaietako orduak bardinak izaten 
diran arren".

Elkarrizketa osoa hemen (baita argazkiak ere):
*http://tinyurl.com/4glxa
*
Ondo segi, oier.*
*




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago