[dantzan] Blogak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Mar 8, 09:44:29, CET 2005



Azken hilabeteotan modako hitza Interneten inguruan bloga. Jakingo 
duzuenez webgune mota bat da bloga, egunkari pertsonalak bezala 
egutegiaren arabera antolatzen dena, eta azken mezua edo albistea 
irakurtzen dugu lehenengo.

Euskal dantzaren alorrean ere hasi dira blogak sortzen. Nik bidali izan 
ditut nire blog pertsonaleko lotura batzuk, baina orain bi dantza 
talderen blogak aurkeztera nator. Izan ere blogekin dantza taldeon 
webguneetan dugun arazo handienetako bat konpon daiteke. Behin webgunea 
egin eta gune asko erabat fosilduta geratzen dira, aldaketak egitea 
nekeza gertatzen baita. Horixe gertatu zitzaigun Kezka Dantza Taldearen 
webgunearekin. 1997an egin genuen eta egin genuenetik ez dugu berritu! 
Orain hilabete batzutatik aurrera Kezka dantza taldearen webgunea bloga 
da. Oraindik ez dago informazio askorik, baina behintzat bizirik dago.

Kezka dantza taldea
http://www.deporeibar.com/dantzak

Aipatu nahi dudan beste bloga Bilboko San Inazio auzoko Goi herri dantza 
taldearena da. TAlde honek lehen msn gune bat zuen eta orain dela gutxi 
bloga estreinatu du. Taldearen inguruko albisteak, argazkiak, loturak 
eta abar eskaintzen ditu, eta dantzan.com-ek eskaintzen duen aukera 
polit bat ere primeran erabili dute. Hau da, dantzan posta zerrendako 
mezuak zure webgunean agertzea.

Goi herri dantza taldea
http://goiherri.blogspot.com/

Blogek duten beste abantaila bat "jarioa" eskaintzen dutela da. Blogean 
albiste berriak daudela webgune horretara joan beharrik gabe jakin 
dezakezu horri esker. Tresna bikainak daude jarraipen hori egiteko. Nik 
"bloglines" erabiltzen dut. Bloglines-era joan, zure kontua sortu eta 
bertan apuntatzen dituzu zuri interesgarriak iruditzen zaizkizun blogak. 
Noizean behin bloglineseko zure kontuan sartu eta berak esango dizu zein 
webgunetan egon diren nobedadeak eta gainera zein albiste berri egon 
diren erakutsiko dizu. Interneten nabigatzeko sistema hau gero eta 
hedatuagoa da, eta oso erosoa da. Dantzan.com-ek ere eskaintzen du 
feeda, eta laster interneteko webgune gehienek eskainiko dute 
irakurtzeko modu hori.

Bloglines
http://www.bloglines.com

Aurki (Euskarazko jario guztiak aurkituko dituzu bertan)
http://www.aurki.com






Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago