[dantzan] Agitalpenen bila...

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Mar 8, 11:56:04, CET 2005



Askotan aipatu dugu hemen, dantzaren inguruko argitalpenak erostea 
lortzea zein zaila gertatzen den maiz. Eta niri iritzia horretan ere 
ezagutzen duzue, erosle kaskarrak garela dantza-zaleak eta horrek ez 
duela laguntzen egoera hobetzen. Baina horrez gain argitalpena egiten 
duenaren ardura ere badago. Halako taldeak liburu bat argitaratzen du, 
eta ez du zabaltzen, ez liburu-dendetan eta ezta liburutegietara ere! 
Ondorioz azpian kontatzen diren moduko kasuak gertatzen dira. Mezua 
bibliotekarioen posta zerrendan agertu da. Guk dantzako kontuak aipatzen 
ditugun bezala biblioteketako kontuak izaten dituzte hizpide bertan. 
Halako batean joan da bat EHUko liburutegi batera dantzari buruzko bideo 
batzuen bila (Bolingozo elkarteak argitaratutako "dantzan" bideoak) eta 
hara liburuzainaren zoramena. Bibliotekarioentzat arazoaren muina Euskal 
liburutegi nagusi bat ez egotean datza, argitaratzen den guztia bilduko 
duen liburutegi bat ez dagoela, baina gure kasuan nabarmen uzten du 
argitaratzen hartzen ditugun lanen ondoren ez dugula lan horren 
hedapenean asmatzen.



*From:*  Imanol Trebiņo <trebi.arte a bildua e... 
<http://groups.yahoo.com/group/joana-albret/post?postID=Ks69n8cghVadGhSsh_GYZLuqtIRaiN8vY46gmymzFNayfpET1kpI-GlaJYQHz4Eoi3lk4oz-29cBwPDboupXpu4>> 

*Date:*  Sun Mar 6, 2005  7:07 pm
*Subject:*  Inon ez dauden dokumentuen kasua

Erabiltzaile bat etorri zitzaidan pasatako astean. Aspaldi bideo batzuk
ikusia zituela eta ikusi nahi zituela, agian gero erosteko. Bideo horiek
"Dantzan" zuten izena eta Bizkaiko Diputazioak edo... edo... argitaratuak
zirela.

Begiratzen ditut Euskal Herriko Unibertsitateko bibliotekan, ez daude,
normala.

Begiratzen dut E.J.ko Katalogo Bateratuan eta baita Bilgunean ere, hor ere
ez dira. Horrek ja gehiago harritzen nau, izan liteke erabiltzailearen 
akatsa
izatea eta izan hori ez izatea? Badakigu ez zela izango lehenengo aldia.

Euskal gaietarako oso ondo dago Sancho El Sabio fundazioa, hor ere ez dago.
Ordurako postura egingo nuke bideo horiek ez dutela izan hori, esistitzen
badira.

Bizkaiko erakunde batek argitaratuak direla diostanez Bizkaiko Foru
Aldundiaren bibliotekan begiratzen dut, hor ere ez dira. Eta bukatzeko
Gipuzkoako Koldo Mitxelenean, hor ere ezer ez.

Ordurako konbentzituta nago erreferentzia ez dela ona, gutxienez. Baina
erabiltzailea konbentzituta zegoenez eta neu ere pixka bat egoskorra 
naizenez,
beste modu batez begiratzen hasten naiz, Internetez, web orrietan...

Azkenean agertu zaizkit, esistitzen dira eta erreferentzia zuzena zen. Baina
ez daude inongo biblioteketan. Dantzan.com-en web orrian aipatzen dira, gai
horietara dedikatutako argitalpenen artean
(http://www.dantzan.com/Argitalpenak). Guztira 4 bideo dira, agian gehiago.

Hainbat galderekin geratu naiz, badakit perfekzioa ezinezkoa dela, eta bideo
eta halako materialekin uste dut ardura gutxiago dagoela liburuekin baino,
praktikan behintzat. Baina... gure arteko biblioteken artean, nor 
arduratu behar
zen euskal produkzio guztia jasotzen? badago baten bat? Gordailu legalez
arduratzen dena? Kasu honetan Bizkaiko gordailu legalaz arduratzen dena? 
Euskal
Erkidegoaren gordaile legalaz arduratzen dena? Espainiako biblioteka 
nazioanala?
(hor ere ez zegoen) Edo guztion zeregina denez azkenean inoren zeregina 
ez da?

Imanol T.



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago