[dantzan] Xiru eta pilota dantzan

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Mar 11, 12:15:49, CET 2005



DAtorren asteburuan, martxoaren 18, 19 eta 20an ospatuko da Zuberoako 
Gotaine-Irabarnen Xiru jaialdia. Mixel Etxekopar eta Abotia elkarteak 
antolatzen duen jaialdian tradizioa eta berrikuntza uztartu ohi dira 
urtero. Aurtengo nobedade nagusia "Pilotar(h)itza" ikusgarria izango da, 
martxoaren 19an eskainiko da eta pilotariek, dantzariek eta bertsolariek 
parte hartuko dute bertan. Mizel Theret-en koreografiak eta Xabier 
Amuriza eta Xabier Euskitzeren bertsoak bilduko dira ikuskizunean.

Pilota, dantzan
'pilotar(h)itza' ikusgarriaren bitartez, pilota arte eszeniko gisa 
aurkeztuko du aurtengo xiru jaialdiak hilaren 19an; pilotariek, 
dantzariek eta bertsolariek esku hartuko dute lan horretan
Berria, Nora Arbelbide / Baiona, 2005/03/10.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2005-03-10_xiru

Jokoa eta pilota jorratuko dira Xiru jaialdiaren XVI. edizioko ikusgarrietan
Gara / Baiona, 2005/03/10.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2005-03-10_zubero

Le festival Xiru au pied du mur de pelote
Pour sa quinzième édition, le festival Xiru propose de mêler pelote et 
parole dans un même spectacle intitulé Pilotar(h)itza
Le Journal du Pays Basque, 2005/03/10.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2005-03-10_xirujpb



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago