[dantzan] Goizaldi lokaletik kanpo

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Ost, Mar 16, 10:20:23, CET 2005



Goizaldi dantza taldetik honakoa helarazi digute:
*

"*Goizaldi lokaletik kanpo"

"Hainbat istiluren ondoren, pasa den otsailak 24ean Musika 
Kontserbatorioko Zuzendariak Goizaldiri bere lokalerako sarrera galerazi 
dio"

http://www.dantzan.com/1110962804/index_html

"Urteak dira Goizaldi eta Musika Kontserbatorioko Zuzendaritzaren arteko 
harremanak kolokan daudela. Goizaldik 1946. urtetik gutxienez Musika 
Kontserbatorio behean dagoen lokalean entsaiatzen du. Bertan izan ditu 
ordundik bere jantziak, materiala, bulegoa, e.a.ak. 1998. urtea arte 
Musika Kontserbatorioa eta Goizaldiren lokala dauden eraikuntza 
Donostiako Udalaren jabegokoa zen baina urte horretan, eta LOGSEko 
erreformak zirela eta, Udalak Eusko Jaurlaritzari eman zion eraikuntza 
osoa, Goizaldiren lokala barne. Harrez geroztik eta batez ere Musika 
Kontserbatorioko Zuzendari Luis San Sebastian Jauna izendatu zutenetik, 
arazoa larritu besterik ez da egin. Honek, Goizaldi bertatik botatzea du 
helburu, kosta ala kosta.Honela, pasa den ekainean serraila aldatuta 
kalean utzi gintuen, bestelako abixurik gabe: pentsa udaran dauden 
aktuazio, ezkontza, e.a. guztiekin!!! Azkenik, Eusko Jaurlaritzako 
delegatuak Zuzendaria behartu zuen guri berriro ere sartzen uztera eta 
ordainean, Goizaldi Kontserbatorioko ordutegira moldatuko zen Irailetik 
aurrera."

"Guk tratua bete dugun heinean, Zuzendariak ezin izan du bere hitza 
bete,eta Eusko Jaurlaritzaren borondate eta aginduen kontra, berriro ere 
Goizaldiko kideei sarrera galerazteko agindua eman du. Gainera, gure 
gauza guztiak lokaleko txoko batean modu txarrean pilatu ditu, bertan 
sartzen den edonork kaltetu edota eraman ditzazkeelarik. Bidaietarako 
erabiltzen ditugun bi kaxa haundi kalera atera zituen gainera!. Hau 
guztia otsailaren 24ean gertatu zen eta noski, GOIZALDI ezin da 
erantzunik eman gabe geratu. Erantzuna sendoa izan behar da eta 
horretarako hainbat ekintza prestatu ditugu:"

   1. - Pasa den larunbatean Korrika pasa zen Donostiatik eta bertan
      izan ginen beste dantza talde batzuetako dantzariekin eta gure
      salaketa kamixetekin korrika.
   2. - Kontserbatorioko atean gertaera hauek azaltzen dituen panfletoak
      banatzen ditugu.
   3. - Zuzendariaren aurka salaketa jarri dugu Donostiako Instrukzioko
      Auzitegien aurrean, usurpazioagatik.
   4. - DATORREN LARUNBATA, HILAK 19, EGUERDIKO 12ETAN, DONOSTIAKO
      KONSTITUZIO ENPARANTZAN, ENTSAIO BAT EGINGO DUGU: GUZTIOK ZAUDETE
      GONBIDATUTA ETA ZUEN LAGUNTZA ESKERTUKO GENUKE, izan ere
      Kontserbatorioko zuzendaritzaren jarrera euskal dantza
      tradizionalaren aurkako ekintzatzat jotzen du Goizaldik.

"Eskerrikasko zuen harreta eta laguntzagatik."





Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago