[dantzan] Re: LUZAIDE

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Iga, Mar 20, 09:44:07, CET 2005


Bai, Luzaideko karakotxak (euskaraz bolantak baino karakotxak deitzea 
nahiago omen dute) aste santuko igandean plazaratzen dira Luzaiden. Ni 
izan naizenean ondoko egitaraua egin izan dute: Goizean 9.00-9.30ak 
aldean hasten dira dantzan, eta pare bat dantza egin ondoren Arnegirako 
bidea hartzen dute. Garai batean oinez egiten omen zuten Arnegirako 
joan-etorria, gaur egun kotxez egiten dute. Arnegin pare bat dantza egin 
eta Pekotxeta auzora jotzen dute eta bertan ere dantza egiten dute. 
Ondoren Luzaidera itzultzen dira eta Santiago plazan egiten dute eguerdi 
aldean emanaldi nagusia. Plaza ez da oso handia eta ikusle asko biltzen 
dira. Batzuk oso aurretik izaten dira bertan ikusteko toki ona hartu 
ahal izateko. Karrika-dantzarekin (martxa bezala ezagutarazi dena) sartu 
ohi dira plazan eta bertan ordu-terdiko emanaldia egiten dute: jauziak, 
sorginak, euskaldunak, makilarien dantzak,... Karakotxa talde batek 
jantziak aldatzen ditu eta baserritar jantzia jarri ondoren 
kontra-dantzak egiten dituzte neskekin. Arratsaldean, 16.00-16.30al 
aldean Arretxe frontoian izaten da saioa gutxi-gora behera goizeko 
dantzak egiten dituzte. Bukaeran ordea soka-dantza eta "Axea eta 
tupinaren" joko bortitza egiten dute frontoian.

Luzaideko dantzei buruzko lan garrantzitsuena Miguel Angel Sagaseta 
apaizak egindakoa da, baina agortuta dago. Sagasetan lanak aurkitzen ez 
badituzue Mikel Aranburu-ren "Danzas y bailes de Navarra"-ri begirada 
bat eman, sintesi txukuna egiten baitu.*
*

*SAGASETA, Miguel Angel
*/Danzas de Valcarlos-Luzaideko dantzak,/ Diputación Foral de Navarra, 
Pamplona, 1977.

*SAGASETA, Miguel Angel*
"Estudio de los bailes de Valcarlos" in /Cuadernos de Etnografía y 
Etnología de Navarra, /VII, 20 (1975), p. 119-181.

*ARANBURU URTASUN, Mikel*
/Danzas y bailes de Navarra,/ Gobierno de Navarra, Pamplona, 2000.

Bestalde Berrian argitaratu zen Jon Abril-en artikulu eder bat irakur 
daiteke dantzan.com-eko hemerotekan:

Karakotxak Luzaiden, Pazko egunez
Herriaren izena Euskal Herrira hedatu duten dantzak osorik eskainiko 
dira gaur, ohi legez
Euskaldunon Egunkaria, Jon Abril, 2002/03/31.
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2002-03-31_luzaide


fer-geak wrote:

>kaixo!
>ni pare bat aldiz izan naiz, ez aniz guztiz oroitzen, eta ordutegi 
>ziurra ez dakit (agian Oier-ek). gutxigorabehera:
>
>3 zati ditu:
>*10ak aldera hasten dela use dut. badakit goizean auzoz auzo etxez etxe 
>ibiltzen direla eta mugaraino iristen direla euren dantza batzuk 
>eskaintzen. 
>*gero meza nagusiaren ondoren herriko plazan eskaintzen dituzte dantza, 
>han lurrean eserita ederto ikusten da. 
>*arratsaldean ziklo osoa frontoian eskaintzen dute 4:30ak aldera (beti 
>berandutzen dira eta, bazkaria edo...)
>
>ea norbaitek hau ziurtatzen dizuen, ni saiatuko naiz zerbait bilatzen.
>
>fer
>
>----- Mensaje Original -----
>De: "Eraiki Dantza Taldea" <eraiki.tal a bildua euskalnet.net>
>Fecha: Sábado, Marzo 19, 2005 6:24 pm
>Asunto: [dantzan] GOIZALDI ETA LUZAIDE
>
>  
>
>>KAIXO ARRATSALDEON , ERAIKI DANTZA TALDETIK:
>>GAUR GOIZEAN GUTAKO BATZUK KONSTITUZIO ENPARANTZAN EGON GARA,
>>ETA POZTU ZAIGUNA HAINBESTE GENDE ELKARTZEA GOIZALDIRI ESKU BAT 
>>BOTATZEKO,TRISTEA DA,HALAKO GAUZA BAT GERTATU BEHAR IZANA, DANTZA 
>>TALDEKO GENDEA
>>ELKARTZEKO.
>>EA, ELKARTZEN GERAN GEHIAGO BESTE GAUZAK ANTOLATZEKO.
>>ORAIN GALDERATXO BAT, DATORREN IGANDEAN MARTXOAK 27AN PENTSATU DUGU
>>LUZAIDERA TXANGO BAT ANTOLATZEA, BOLANTAK IKUSTEKO. BADAKI NORBAITEK
>>ORDUTEGIA ETA EGITARAUA?
>>NORBAITEK ANIMATZEN BADA, LEKUA DAGO, AUTOBUSA 6? KOSTATZEN DU, ETA
>>BEHOBIATIK ATERAKO DA.
>>ESKERRIK ASKO.
>>BESTE BAT ARTE
>>
>>
>>
>>    
>>
>
>  
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20050320/f27c4617/attachment.html>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago