[dantzan] Re: GOIZALDI

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Iga, Mar 20, 09:58:12, CET 2005



Ez dut dantza talde baten egoera larri baten inguruan arinkeriaz jardun 
nahi. Goizaldiri gertatzen ari zaiona oso larria dela iruditzen zait, 
eta gainera Gipuzkoako dantzetan oinarri-oinarrizko erreferentea izan 
den dantza talde aitzindariaz ari gara, beraz ez daukat nire babesa 
eskaintzeko inolako zalantzarik. Eta oso pozgarria iruditzen zait 
Gipuzkoako dantzariengandik Goizaldikoek jaso duten babesa, ni ere han 
izango nintzen aukera izan banu. Baina saio normaletan dantzari-taldea 
minimoa osatzeko izugarrizko arazoekin gabiltzanean protesta ekitaldi 
baterako horrenbeste lagun biltzeak ere zer pentsatua ematen du.

Ni berandu iritsi nintzen, baina taldekideek esan zidatenez 150 dantzari 
baino gehiago bildu zineten Konstituzio plazan. Horrek berriz ere 
erakusten digu hobeto moldatzen garela "kontra" egiten "alde" egiten 
baino. Hau da, astean birritan ensaiatzeko nahikoa lan izaten da multzo 
txiki bat elkartzen, baina injustizia baten kontra eta protesta egiteko 
ehun lagunetik gora biltzen gara poz-pozik. Eraikiko lagunak dioen 
bezala ea beste gauza batzuk antolatzeko elkartzeko gai garen ere.

oier.

Eraiki Dantza Taldea wrote:

>KAIXO ARRATSALDEON , ERAIKI DANTZA TALDETIK:
>GAUR GOIZEAN GUTAKO BATZUK KONSTITUZIO ENPARANTZAN EGON GARA,
>ETA POZTU ZAIGUNA HAINBESTE GENDE ELKARTZEA GOIZALDIRI ESKU BAT BOTATZEKO,
>TRISTEA DA,HALAKO GAUZA BAT GERTATU BEHAR IZANA, DANTZA TALDEKO GENDEA
>ELKARTZEKO.
>EA, ELKARTZEN GERAN GEHIAGO BESTE GAUZAK ANTOLATZEKO.
>ORAIN GALDERATXO BAT, DATORREN IGANDEAN MARTXOAK 27AN PENTSATU DUGU
>LUZAIDERA TXANGO BAT ANTOLATZEA, BOLANTAK IKUSTEKO. BADAKI NORBAITEK
>ORDUTEGIA ETA EGITARAUA?
>NORBAITEK ANIMATZEN BADA, LEKUA DAGO, AUTOBUSA 6? KOSTATZEN DU, ETA
>BEHOBIATIK ATERAKO DA.
>ESKERRIK ASKO.
>BESTE BAT ARTE
>
>
>  
>



Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago