[dantzan] Goizaldiren esker ona

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Mar 22, 15:42:32, CET 2005


Hauxe jaso dugu dantzan.com-en Goizalditik:

***************


Goizaldiren esker ona zuentzat

http://www.dantzan.com/1110962804/index_html

Pasa de larunbatean, hilak 19, Konstituzio Enparantzan egindako ekitaldiaren arrakasta ikusirik, Goizaldik bere esker ona luzatu nahi die etorri zirenei.

Martxoaren 19an, eguerdiko 12ak inguruan Donostiako Konstituzio Enparantza giro onez gainezka zegoen.

Guk, gure uste apalean, 150 kamixeta egin genituen, sobran geratuko zirelakoan! Ez ba!! Denak banatu genituen eta jende asko, badakigu,
kamixeta gabe geratu zen. Horrek erakusten du garbi ekitaldiaren arrakasta: 200 pertsona inguru bildu ginen, dantzari, musiko eta zaleen
artean. Larrain dantzak eman zion hasiera plaza giroari eta jarraian beste hainbat dantzaren ondoren, kalejirak eman zion amaia.

Luzatu gabe, ESKERRIKASKO bihotzez hurbildu zineten guztioi eta nahi eta etorri ezin izan zinetenoi. Zuen laguntza ezinbestekoa izan da gure
protestarako eta ziur egon hitza eman genuen bezala kamixeta gabe geratu zinetenoi ere iritsiko zaizkizuela.

BEJONDEIZUELA eta ESKERRIKASKO!

GOIZALDI E.D.T.




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago