[dantzan] luzaide, karakotxak

Patxi Laborda patxi a bildua zenbatgara.org
Ost, Mar 23, 10:44:56, CET 2005


Pasa den asteburuan Luzaiden izan nintzen, bertako lagun batzuekin, eta 
baieztatu zidaten karakotxak zirela Ihauterietako pertsonaiak, ez 
bolantak. Nahiz eta batzuk nahastu. Ihauteriak Luzaiden ez ziren 
Kabalkadak, eta ihauteri garaian, herriko gazteak ateratzen ziren 
karrikara larruz eta arpileraz mozorrotuta. Pertsonai hoiek bereziki 
"karakotxa" izena zuten.Guzk nahasten ditugu kalbalkadak eta Ihauteriak, 
baina haiek arras ongi bereizten dute.

Herrikoen artean erabiltzen den izena bolanta da, eta asko eta asko ez 
dakite zer den karakotxa, bakarrik herriko zaharrak gogoratzen dira 
horretaz.

Aurten bi jautzi estrenatuko dute, nahiz eta dantza taldeentzako berriak 
ez izan.




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago