[dantzan] Baztango mutildantzak

Ortzadar ortzadar a bildua ortzadar.org
Iga, Mar 27, 19:39:37, CEST 2005


          Ortzadarrek, Folklorearen alorrean egiten diren ikerketak bultzatu nahian, Kultura Tradizionalaren Gaineko Ikastaro Monografikoak sortu ditu. Edozeinek parte hartzeko eginak badira ere, Folklore Taldeetako partaideei zuzendua da batik bat. Ikastaro Monografikoen XVIII. edizioak Baztango mutildantzei buruz jardungo du, 20 orduko iraupena izango duelarik 


          Ikastaro honen irakaslea eta zuzendaria Ortzadar Taldeko kide eta antropologoa den Karlos Irujo izango da. Ikastaroan erabiliko diren ezagutzen jatorria Erra-tzuko Jose Migel Barberena mutildantzaria, Elizondoko Mariano Izeta mutildantzaria eta Arizkunen jaioa eta hainbat urtetan Baztango Txistularia izen zen Maurizio Elizalderen ikasketetan datza. 

          Ikastaroa apirila eta maiatzeko astearte eta ortzegunetan eginen da (ikus egutegia) arratsaldeko 20etatik gaueko 22etara Ortzadar Taldeak Media Luna kaleko BUP Leire ikastetxean duen aretoan. Ikastaroa, herri dantzen oinarrizko jakintza bat duen orori zuzendua da.
     



Edukiak

  a.. Ikastaroak honako edukiak izanen ditu: 

  · Aurkezpena: Mutildantzak dantza mota gisa. Mutildantzak beren inguru koreografikoan. 

  · Mutildantzen barne-egitura: puntutako mutildantzak.

  · Mutildantzak: Bilantziko eta Hiru Puntukoa

  · Mutildantzak: Zozuarena, Txoriarena, Biligarroarena 

  · Mutildantzak: Muxikoa 

  · Mutildantzak: Añoar Haundi, Tellarin 

  · Mutildantzak: Zahar dantza, Mandozaharrarena 

  · Mutildantzak: Zahar dantza, Ardoarena, Billantziko txiki 

  · Mutildantzak: Xerribegi 

  · Mutildantzak: Añarxume 

  · Mutildantzak: Zazpi jauzi





      EGUTEGIA

      Apirila: 5, 7, 19, 21, 26, 28

      Maiatza: 10, 12, 17, 19


      ORDUTEGIA                                    

      Astearte eta ortzegunetan arratsaldeko 20etatik 22etara 
     


ARETOA 

BUP Leire. Media Luna kalean (Iruñea)  

MATRIKULA 

Ø Zenbatekoa: 10 euro 

Ø Matrikulazio epea: Apirilaren 4a arte 

Ø Ikasle kopurua: 20

Ø Gotzon: 656 768 905

www.ortzadar.org 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20050327/4461d9b0/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: clip_image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 17216 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/dantzan/attachments/20050327/4461d9b0/attachment.jpg>


Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago