[dantzan] Baztango mutildantzak

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
As, Mar 29, 09:48:29, CEST 2005


Poztu naiz Ortzadarretik antolatu duzuen ikastaroa ikusita. Dantza 
ederrak eta atseginak dira benetan Baztango mutil-dantzak eta 
iparraldeko jauziek ez bezala ez dute zabalkunde handirik izan. Urruti 
gabe, Iruņean ospatu zen azken Dantzari Egunean, arratsaldean Iruņeko 
alde zaharrean dantzan ari zen talde handi batekin egin nuen topo. 
Larrain-dantza, jauziak, fandango eta arin-arinak eta abarrean dantzari 
ia guztiak aritzen ziren. Halako batean hasi ziren txistulariak Aunitz 
Urtez eta billantzikorekin eta denak bazterrera. Laupabost dantzari 
baino ez ziren geratu dantzan, eta gehienak adinekoak, eta beste guztiak 
bazterretik begira. Harrituta geratu nintzen, pentsatzen nuen Nafarroan 
behintzat dantza talde gehientan dantzatuko zituztela mutil-dantzak.

dantzan.com-en jarri dut bidali duzuen ikastaroaren informazioa. Ondo 
segi, oier.

http://www.dantzan.com/1112081982/index_html


Ortzadar wrote:

>
>  Ortzadarrek, Folklorearen alorrean egiten diren ikerketak bultzatu 
> nahian, Kultura Tradizionalaren Gaineko Ikastaro Monografikoak sortu 
> ditu. Edozeinek parte hartzeko eginak badira ere, Folklore Taldeetako 
> partaideei zuzendua da batik bat. Ikastaro Monografikoen XVIII. 
> edizioak Baztango mutildantzei buruz jardungo du, 20 orduko iraupena 
> izango duelarik
>
>     Ikastaro honen irakaslea eta zuzendaria Ortzadar Taldeko kide eta 
> antropologoa den Karlos Irujo izango da. Ikastaroan erabiliko diren 
> ezagutzen jatorria Erra-tzuko Jose Migel Barberena mutildantzaria, 
> Elizondoko Mariano Izeta mutildantzaria eta Arizkunen jaioa eta 
> hainbat urtetan Baztango Txistularia izen zen Maurizio Elizalderen 
> ikasketetan datza.
>
>     Ikastaroa apirila eta maiatzeko astearte eta ortzegunetan eginen 
> da (ikus egutegia) arratsaldeko 20etatik gaueko 22etara Ortzadar 
> Taldeak Media Luna kaleko BUP Leire ikastetxean duen aretoan. 
> Ikastaroa, herri dantzen oinarrizko jakintza bat duen orori zuzendua da.
>  
>




Dantzan posta zerrendari buruzko informazio gehiago